Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
unisono 1 iz ahots edo musika-tresna guztiak nota bera ematea; nota bera emanez jotako pasartea.
Bigarren mugimenduan, orkestra eta bakarlarien arteko unisonoa sendo eta hausturarik gabe jo zuten. Berria - Kultura 2004-08-31
Soprano eta tronpa nagusiaren unisonoa lehen partean, bereziki ederra. Berria - Kultura 2004-03-03
Hasierako unisonoan [...] bikain aritu zen. Berria - Kultura 2004-05-15
Sarrerako zenbakian Romeo eta Julietaren gaia indar osoz agertzen da sokaren unisonoan. Berria - Kultura 2004-09-01
2 unisonoan adlag nota bera joz.
Hamahirugarren abestian unisonoan jotzera iristen da, hau da, gauza bera jotzen duela ezkerreko eta eskuineko eskuekin. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.
David-en salmoan, bakarlariak egiten zuen arabiar melopeari unisonoan elkartzen zitzaizkion instrumentuak. Berria - Kultura 2004-04-07