Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
unikornio iz adarbakarra.
Adarbakar edo unikornioaren mitoa India aldetik etorri eta ederki txertatu zen Europan, bereziki herri germaniar eta eskandinaviarretan. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.
Ez zituen irakurtzen unikornioak agertzen ziren liburuak, ez kilker jakadunak, arrautza hiztunak, ipotx miresgarriak, edota elefante hegaldariak agertzen zirenak ere. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.
Adarbakoitz, adarbakar edo unikornio bat harrapatzeko era bakarra zegoen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 203. orr.
Unikornio adarrez eginiko edalontzian. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.