Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer egin behar dugu gizabanakoaren uniformizazioaren kontra? Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 133. orr.
Esan liteke uniformizazioa nagusitu dela artegintzaren jardueran eta jada ez dagoela lekurik partikulartasunerako. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 32. orr.
Izan ere, globalizazioaren atzean kulturaren uniformizazioa dago. Berria - Euskal Herria 2004-05-21
Pentsamendu bakarrera eta uniformizaziora itzultzen ari gara. Berria - Euskal Herria 2004-03-05
Objektatzen bada uniformizazio linguistikoak kultura eta gizarte historikoen txirotzea dakarrela, Unamuno-k ez daki zer erantzun. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 119. orr.
Nik garbi daukat ordea, euskaldunon uniformizaziorik ergelena UEMAk euskal herriskotarako proposatzen digun hauxe berbera dela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.
Komunitate koxkorra [...] dagoeneko zenbait lurraldetan hizkuntzaren biziberritzea galtze-zorian daukana eta hizkuntza uniformizaziorako indar berrien desafio zailen aurrean dagoena. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.