Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Naturaren uniformetasunaren argitan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.
Legearen pixkanakako estandarizazioaz gutxi gorabeherako uniformetasuna lortu zen estatu unibertsaletan beste etapa bat ere izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.
Taldeak uniformetasuna eskatzen die kide guztiei, eta ez ditu erraz onartzen desberdintasunak, eta oraindik gutxiago disidentzia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 167. orr.
Hobe da diferentzia errespetatzea, balioestea eta bultzatzea, eta ez uniformetasun militarista zurrun eta ankerra ezartzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 82. orr.
Nik ez nuke esango globalizazioak berez uniformetasunera garamatzanik. Berria - Gaiak 2004-03-25
Merkatuak uniformetasunera jotzen du. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 87. orr.
Gizarte-kolapsoa gertatu orduko, hazkundealdiaren ezaugarri den aniztasun eta desberdintasunerako joera uniformetasunerako joerak ordezten du. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.
Mundu sinikoan, bestalde, Tsin She Huang-tik era berezian lege-uniformetasun ekumenikoa ezarri zuen kolpe batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.
Hamaikagarren mendearen erdialdera, liturgi uniformetasunaren alde Erromatik eta Konstantinoplatik sorturiko mugimendu aurkakoek talka egin zutenean, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 223. orr.
Interes berezia izaten dute neurri estandarrek, eraginkortsunez indarrean baldin badaude, eragiten duten gizarte-uniformetasunean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.