Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uniformedun izond/iz uniformea janzten duena.

Gizon uniformedunak zeuden bi txalupetan, eta atzera eta aurrera zebiltzan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 115. orr.

Polizia uniformedunen itxurazko gizabideak [...] ez zuen nire kolera apaldu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Beste jeep bat eta dozena erdi bat soldadu uniformedun baitzeuden atarian zelatan.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 239. orr.

Udal polizia horietako hiltzaile uniformedun zein uniformerik gabekoek beren lan zikina eginda, [...].  Berria - Mundua   2004-03-06

Uniformedun guztiek ibilera patxadatsua zuten: ematen zuen paseatzea zutela lanbide.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Atzetik bost gizon datoz, bost gizon armatu, lau gizon errepublika berriko uniformedunak, zibilez baina beltzez jantzia bosgarrena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.

Uniformedunen ugariak harritu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus