Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Laringe hotsa uniformea da, eta hotsa zuzen-zuzenean, glotisak emititzen duen eran, atzemango bagenu, nolakotasun beti-batekoa irudituko litzaiguke. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.
Newton-ek eta Schopenhauer-ek ez bezala, zure arbasoak ez zuen halako denbora uniforme, absolutu batean sinesten. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 82. orr.
Honela, esandako gauzen aniztasunaren ordez nolabaiteko testu uniforme handi bat ipintzen da. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 137. orr.
Praktika eta doktrina uniformearen bidez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.
Batasuneko herri guztietan diru politika uniformea ezartzea ez litzateke arazo iturri, baldin eta herri horiek errenta, langabezia eta inflazio berekoak balira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 197. orr.
Tsin She Huang-tiren egintzaren ondorioa Gizarte Sinikoa ikus-hizkuntza uniforme batez hornitzea izan zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.
Handik beste hiru edo lau segundora, gristasun uniforme bat besterik ez du jasotzen begiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 93. orr.
Bi irudi positiboren artean dagoen zuritasun uniformea eta aiherga bailitzan. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.
Argitasun uniformeko eremu monotonoetan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 106. orr.
Unibertsoa gobernatzen duen "lege" metafisikoa natura uniforme eta halabeharrezko baten lege inpertsonaltzat hartzen dute. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.
Horrela desintegrazioaldiak, osotasun gisa, prozesu uniforme baten itxura duela, kasu bakoitzean iraunaldi uniformearekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.
Irakurleak bere esku du orain azterlan osoaren laburpen uniforme bat, buru argi batek egina. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 9. orr.
Errealitate enpirikoan, ezaugarri dialektalak, isoglosoak eta isoglosa sortak izaten dira, eta ez hizkuntza kode monolitiko eta uniformeak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.
Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Langileria uniformea, interes gatazka eta desberdintasunik gabekoa, noski. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.
Bioaniztasuna leku askotan gero eta uniformeagoa dela diote, eta espezieen galera, gainera, oso erritmo bizian ari dela gertatzen. Berria - Gaiak 2006-03-30
Ohiko produktuak geroz eta estandarrago, homogeneoago, uniformeago izango ditugu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Eraketa-arauen adarkadura arkeologikoa ez da aldi berekoa modu uniformean: badira denboran neutroak diren harremanak, adarrak, deribazioak. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 192. orr.
Sistema kapitalista ez da, noski, modu erabat uniformean gauzatu munduan barrena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.
Hementxe daukazu uniformea: txamar lodia, galtzak, txapel gorria [...], bota pare bat ere bai, apreta pare bi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 115. orr.
Ez zitzaidan uniformean botoi bat bakarra ere geratzen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.
Soinean ofizial errusiarraren uniformea zeraman artean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 269. orr.
Harekin, bertze gizaseme bat, uniformerik ez eraman arren, zomorroi kirats are nahastezinagoaz kutsatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.
Hamarren bat urte ziren ez zuela uniforme hura jantzi. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.
Dendako enplegatu guztien uniformea janzten zuen, atorra urdin argia eta gona marroia, itsusia pestea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 323. orr.
Begiak betaurreko beltz lodiz estaliak zituen, uniformeko paparrean nabarmen komisario izar gorria zegoen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.
Bere txoferraren uniformearen jaka grisa eman zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 250. orr.
Harengana hurbildu, uniformetik bularraren parean heldu nioan, eta lurretik altxatu nian. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 182. orr.
Uniformez jantzita zegoen, baina inolako bereizgarririk gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.
Amorraturik, uniformez jantzitako bi babu haien harropuzkeriarengatik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.
Hiruki berde bat zuen uniformeari josirik. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 153. orr.
Uniformezko ertzain xehe moduan lan egiten zuenean krematorio bat edo beste bisitatzea tokatu izan zitzaion. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.
Xume jantzita zegoen, guardiako ehiztarien ofizialen uniforme arruntaz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.
Uniforme berria zutela soinean jantzita. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.
Kolejioko uniforme berria. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.
Mikel Strogoffek uniforme militar dotore bat zuen jantzirik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.
Pentsatu nuen zein dotore, zangar eta kementsu ziruditen gizonezko haiek beren uniforme distiratsuak jantzita. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 98. orr.
Eskuadra eder bat ageri zen, lehen inperioko uniforme distiratsuz jantziak: kasaka berdea, galtza gorriak, azpantar zuriak, larruzko mantala eta kapelu luze iledunak. Askoren artean «Rataplan» - 30. orr.
Han agertu ziren egun batetik bestera kalean uniforme urdinarekin eta oso arraro orraztuta. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 99. orr.
Egun, sartzeko eskaera egiten duten ia guztiek janzten dute uniforme beltza. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.
Soldaduen modura lerrokaturik, soldaduen modura jantzirik, uniforme dotore eta garbitu berriekin. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 271. orr.
Frantses uniformea soinean, buru makur eraman zituzten kontzentrazio kanpamenduetara. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 9. orr.
Zutik geratu zen Zeuner, kanpainako uniformean, eskuak atzean kapeluaz elkarturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.
Lehenbizi armairutik galako uniformea atera, eta hari begira egon zen denbora puska batean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.
Sarraskia ikusi duten kazetariek diotenez eskolako uniformeekin zeuden neskatoak. Pako Aristi «Note book», 2005 - 77. orr.
Neskato polita da, moja eskolako uniforme eta guzti. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 97. orr.
-Zer berri dago herrian? -galdegin zion uniforme-sorbaldetan sarjentu-galoiak zeramatzan batek. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.
Ederki ematen zionan uniforme-jantziak, harro-harro erakusten zinan pubean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 102. orr.
Uniforme-jantzian egindako lehendabiziko aste bakan haietan, ez nuen izan astirik inoren hutsunea nabaritzeko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.
Camillaren gelan zegoen eta Geraldek orduantxe ikusi zuen bigarrengoz uniforme-jantzirik gabe. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.
Tximista bezala sartu zen Kieveko printzea ganberan, gerra uniformean sartua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 121. orr.
Etsaien hilotz ehortzigabeak dira, batzuk gudu-uniforme grisa soinean, eta beste batzuk kaki-jantzian. Eskola-uniformezko neskatxa egokitu zaio zutunik aldamenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Jeneralaren aitaren garaiko gizonak, hungariar estiloko bibote-handiak, bekoki gainean eroritako ile-kizkurrekikoak, igandeko traje beltza edo gala-uniformea soinean zutenak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.
Autobusean zihoazen gehienek turista uniformea jantzia zuten (fraka motzak eta haien bidaiak oroitarazten zituzten elastikoak). Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.
Komandante-uniformea eta kordoi urre-koloreak zeramatzan, jeneralen laguntzaileen modukoak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 212. orr.
Argazkian, aitak enperadorearen guardiako kapitain-uniformea zeukan soinean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.
Erretratu berrian aita beste militar batzuekin ikusten zen soldadu uniformearekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.
Metafisikariaren analisiak bi osagai oso ez-uniformeetan banatzen zuen apriorizko ezagutza hutsa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 285. orr.
bere uniforme (8); beren uniforme (3); ssen uniforme (3); uniforme beltza (6); uniforme beltzaz (3); uniforme berria (7); uniforme gorrimin eskarlata (4); uniforme militarra (3); uniforme militarrak (3); uniforme urdinez (3)
bere uniformea (4); eskolako uniformea (4); galako uniformea (3); gudaldiko uniformea jantzita (3); uniformea eramaten (3); uniformea jantzi (4); uniformea jantzirik (4); uniformea jantzita (12); uniformea jantzita zuela (4); uniformea janzten (4); uniformea soinean (9); uniformea zeraman (3)
uniformerik gabe (6); uniformerik gabeko (3)
uniformez jantzita (14); uniformez jantzita zegoen (4); uniformez jantzitako (7)