Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Informatu aitzakian, uniformatu egin nahi gaituzte. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 186. orr.
Asmoz eta jakitez irabaziko dugu, nolabait irabaztekotan, uniformatzeko joeraren eta identitateen arteko lehia. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.
Nire hobe beharrez behartzen naute uniforme kakikolorea janztera, neure burua besteenarekin ere uniformatzeko itxaropenez, Zuzendari txit agurgarriari behin entzun nion bezala. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.
Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
Keinu bizkorra egin du eskuaz eta aguro asko iritsi zaio zuriz uniformaturiko zerbitzari bat. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 280. orr.
Hall-aren alde batean, mahai baxu eta luze baten atzean, atezain beltz bat zegoen jesarrita, uniformatua, goiz izanda ere jada aspertu itxurarekin, ikusi gabe begiratzen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.
Parean neuzkan gizaseme uniformatu haiek, ez nituela batere erreparatzen, eta ez ikusten ere. Txillardegi «Putzu», 1999 - 46. orr.
Bost gizon ziren, haietako hiru kapeladun polizia uniformatuak, eta beste biak paisanoz jantziak. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 101. orr.
Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik, beroki luze, hondar-koloreko bat soinean. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.
Zerbitzari uniformatu batek gabonka hartu eta mahai bateraino lagundu zigun. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 279. orr.
Aspaldiko ezagunei bezala agur egin nion han-hemen jaun honi edo hari -zibilez jantziak nahiz uniformatuak-. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 101. orr.
Hiritar espainol edo frantses uniformatu estandar gisa bakarrik egin ahal izango baitizu karrera. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.