Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hautua egin beharra dago bion artean: egiaren eta erlatibismoaren artean; pentsamenduaren eta sentimenduaren artean, unibertsaltasunaren eta lokalismoaren artean, etc. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.
Giza eskubide guztien unibertsaltasun, zatiezintasun eta elkarmenpekotasuna berresten dugula. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 125. orr.
Giza pentsamenduaren unibertsaltasuna. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.
Kide gehienak nazioarteko gatazkak bide baketsuetatik konpondu eta giza eskubideen unibertsaltasunaren alde daude; besteak, unilateralismoaren, gerra prebentibo-en eta giza eskubideen gainean irizpide arbitrarioak ezartzearen alde. Berria - Mundua 2004-12-05
AIren arabera, gero eta gobernu gehiagok jartzen dute ezbaian giza eskubideen unibertsaltasuna, kulturak eta tradizioak lehentasuna dutela arrazoituz. Berria - Gaiak 2004-03-06
Zerbitzuen unibertsaltasuna eta izaera publikoa (ez pribatua, ez kontzertatua) ezinbestekoa da. Berria - Harian 2005-12-24
Ez al da historia bera Filosofia Politikoan islatzen, horrek legeak eta arauen unibertsaltasuna ikertzen duenean? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Ilustrazioak kulturaren eta zientziaren unibertsaltasuna proposatu zuen gisa berean. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.
Wilsonek autodeterminazioaren unibertsaltasunari gorputza eman zion. Berria - Euskal Herria 2004-07-30
Ene debalde izaerak munduko debalde guztiak juntatzen dituenean, inutiltasunaren unibertsaltasunaren ateak jotzen ditut. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 13. orr.
Elementu lokalak aukeratu ditut unibertsaltasuna lortzeko modurik onena delako. Berria - Kultura 2004-03-25
Liburua manikeoa da: Ongia, Renan, Frantzia, Ilustrazioa, Arrazoia, Unibertsaltasuna versus Gaizkia, Herder, Alemania, Erromantizismoa, Bihotza, Nazionalismoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Esportazioa, itzulpena, horra hor unibertsaltasunaren benetako ugatzak. Berria - Kultura 2004-10-27
Espainia destino batasuna da unibertsaltasunean. Berria - Harian 2005-11-03
Unibertsaltasun politikoa, adibidez, ez da oinarritzen dotrina bati zaion leialtasunean, gertakari historiko bati zaion leialtasunean baizik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.
Erronka existentzialista bat, gizabanakoaren libertate eta unibertsaltasun orokorretik, eta bizitzarekin apustu eginez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 120. orr.
Ez du erabaki hori hartzen balio kristau edo etika sozialista edo unibertsaltasun humanistagatik. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.
Elizaren unibertsaltasun potentziala, Erdi Aroko Kristandade- ko ikus-artean, hiru errege magoetako bat beltza izate horren konbentzioan zegoen sinbolizatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 262. orr.
Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa -zein bere "hemen"ekoa- izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.
Mendebaldeko Zibilizazio moderno sekularizatu batek lortua zuen azkenaldian benetako unibertsaltasuna ekonomia eta teknologian, politika edo kulturan pareko arrakastarik lortu gabe. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.
Are gehiago, baloreen unibertsaltasunezaren ideia bera ere erabiltzen dute kodeen baliagarritasun eza proposatzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.