Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

unibertsal 1 izond orokorra, guztiekikoa; unibertso osoari edo mundu osoari dagakiona.

Hizkuntza unibertsal zaharrenetako (latina) eta berrienetako (ingelesa) zuhaitz adarretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.

Hizkuntza unibertsal, artifizial eta perfektu baten ideia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Filosofia, aldiz, balio unibertsal horien zientzia baizik ez [da].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 59. orr.

Adimen unibertsala (nous) deituko dio Pitagorasek unibertsoaren harmonia matematikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Esentzia frantses unibertsalaren probarik handiena Renan da noski.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

Mexikon ura eskubide unibertsal aldarrikatzea nahi dute gizarte taldeek, konpainia pribatuen esku geldi ez dadin.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Onura unibertsala dakarten lege jatorrenen aurka jotzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.

Optimismo unibertsalaren metafisika razionalista.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Nozio komun, unibertsal eta propioen tematizazioaren oinarrian Izateari buruzko tesi spinoztarra dago: Unibozitatea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 17. orr.

Arriskua oinarrizko heziketa unibertsalak propagandarako irekitzen zuen aukera zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

XVIII. mendea giza eskubideen lehenengo deklarazio unibertsalaren lekukoa izan zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Jendea "hemengoa", muga jakinik gabeko "hemen" batekoa [...] izateak eta sentitzeak dakarrela zinezko unibertsaltasun hemengotarra edo hemengotasun unibertsal izengabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Ezin da ahaztu Mendebaldean jaiotako eskubide unibertsal horiek eta gizarteen interes mendebaldarrak nahiko ongi uztartzen direla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Ez dago antropologia unibertsal hutsik, ezta partikularistarik ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Maizenik lege zientifiko eta unibertsal bat baino gehiago da mito edo topiko bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.

Ez dago lege unibertsalik eta, ondorioz, ezin da egon zuzenbide unibertsalik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Estatu unibertsalak zibilizazioen kolapsoaren ondoren, eta ez aurretik, sortzen dira, zibilizazio horien gizarte-gorputzei batasun politikoa ekartzen dietelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Otomandar Inperioak [...] Bizantziar Zibilizazioaren estatu unibertsal bilakatu zenak, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Ohargarria da ikustea estatu unibertsal baten bake-giroaz zein erabilera eraginkorra egin dezakeen barne-proletalgoak, behetik gorantz, erlijio nagusi bat zabaltzeko eta, azkenean, eliza unibertsal bat ezartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Ikusi dugu [...] estatu unibertsalek mantenduriko erakundeen onuradun nagusiak eliza unibertsalak izan direla.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 93. orr.

Eliza unibertsal guztiak bigarren belaunaldiko zibilizazioetan desintegratzen ari ziren gizarte-gorputzen baitan garatu zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 105. orr.

Oinarrizko errenta edo soldata sozial unibertsala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 150. orr.

Printzipio metodologiko unibertsaletan oinarrituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Hau gizadi osoaren behar betiko eta unibertsal baten abusutik sortzen da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.

Gainera, galdera era unibertsalean planteatu behar da, edo Europa mailan gutxienez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Pariseko Erakusketa Unibertsalaren karietara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Literatur Ondare Unibertsaleko Obra Nagusien Bilduma.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 4. orr.

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala.· Irudiaren alderdi plastikoa ikuspegi arrazional eta unibertsal-nahiko batetik aztertzen duenik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

2 (predikatu gisa)

Arrazoimen purua unibertsala da, Eliza bezala, hots, Egiaren eta Ongiaren epaileak izan behar duen bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

Errealismoaren erreibindikazioa ere, mendebaldeko artean garrantzi handikoa izan den arren, ez dela horrenbestez unibertsala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 199. orr.

Irudia unibertsala da, baina partikular bihurturik dago beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 125. orr.

Ez dago berekoikeria bezain unibertsala den ezer.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Unibertsala izaiteko, orotan osoki unibertsala izaiteko, behin bere sort-herrian barna sustraitua izan behar da.  Herria   2001-07-05

Oker liteke, ordea, fonetika unibertsala dela eta fonologia hizkuntza bakoitzak berea duela sinestea.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 86. orr.

Substantzia, Izpiritu unibertsala da, honen historia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 162. orr.

Unibertsal izateko espainiar edo frantsesa izan beharra, hori da onartzen ez duena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 125. orr.

Estatu-nazioek eta inperioek ez dute izan lotsarik beren kultura eta zibilizazioen benetako esparrua "unibertsala" dela proklamatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Tolerantzia hori ez da unibertsala edo erabatekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 445. orr.

Gizakiaren berezko gizartekoitasunaren indarrez, gizarte guztiak potentzialki unibertsalak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Kristau-printzipioetan oinarrituriko historia oro unibertsala, probidentziala, apokaliptikoa eta aldika banatua izango da nahitaez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 304. orr.

Condorcet ilustratu eredugarriak eskola nahi du guzti--guztientzat, hezkuntzak unibertsala behar duela dio.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 48. orr.

Bere filosofia unibertsala da, baina beltzak, txinatarrak eta emakumeak, adibidez, kanpoan geratzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Banakoak partikularrak dira, propietateak, berriz, unibertsalak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

3 (logikan)

Kuantifikatzaile unibertsal eta existentzialaren artean lehenago definitutako baliokidetza dagoela kontuan hartuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Zenbatzaile unibertsalaz osatutako multzoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Zerk bereizten du lege zientifikoa edozein enuntziatu unibertsaletatik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 159. orr.

• 4 iz espezie bereko banako guztiei aplikagarria den adigaia.

Unibertsalak -propietateak, erlazioak, zenbakiak, etab.- errealitatearen parte dira, beren eitea fisikoa eta mentala ez bada ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 112. orr.

Unibertsalei esker banakoak taldeka antola ditzakegu eta errealitatea modu antolatu batean ikus dezakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Bi joera horiek gurutzatzetik sortutako arazo filosofiko nagusia -ordukoa eta egungoa-, unibertsalen arazoa deitutakoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Ea natura komun horrek osatzen ote duen izate bakoitzaren muina bere komuntasunean (errealismoa); ala, izakiak erabat singularrak izanik, horiek multzoka izendatu ahal izateko baliabide hutsak ez ote diren zorioneko unibertsal horiek (nominalismoa).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Nominalistek nahiago dituzte multzoak unibertsalak baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

5 ez-unibertsal izond

Ez da artzain on txarra, alafede, bere artegitxo unibertsalean ardi denak txuri-txuriak izatea lortzeko (batzuk beltzak badira, aski da pixka bat pintatzea), ingurua bete ardi gaizto ez-unibertsal kanpoan utziz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzerriko estatu unibertsal (3); balio unibertsal (7); eliza unibertsal (11); eskubide unibertsal (8); estatu unibertsal (108); estatu unibertsal kristau (3); estatu unibertsal sinikoaren (4); historia unibertsal (4); hizkuntza unibertsal (4); ideia unibertsal (3); kultura unibertsal (3); lege unibertsal (11); mintzaira unibertsal (3); oinarri unibertsal (3); ondare unibertsal (3); sufragio unibertsal (13); sufragio unibertsal ponderatua (8); sufragio unibertsal ponderatuaren (3)

unibertsal berri (3); unibertsal berri bat (3); unibertsal bihurtu (3); unibertsal gisa (10); unibertsal kristau (3)

atzeraezina eta unibertsala (3); babes unibertsala (3); bake unibertsala (5); balio unibertsala (4); bokazio unibertsala (3); deklarazio unibertsala (7)

eliza unibertsala (3); eskubide unibertsala (5); eskubideen deklarazio unibertsala (5); estatu unibertsala (22); historia unibertsala (8)

ideia unibertsala (3); istorio unibertsala (5); itzulezina eta unibertsala (3); izaera unibertsala (3); izatearen unibertsala (4); konponbide unibertsala (3); literatura unibertsala (39); literatura unibertsala bilduma (7); literatura unibertsala bildumako (5); literatura unibertsala bilduman (7); mintzaira unibertsala (5)

osasun babes unibertsala (3); oso istorio unibertsala (3); sufragio unibertsala (6)

uholde unibertsala (3)

unibertsala eta beharrezkoa (3); unibertsala eta doakoa (3); unibertsala izan (14); unibertsala izan behar (5); unibertsala izango (3); unibertsala izatea (4)

zakurra izatearen unibertsala (3)

banakoak eta unibertsalak (3); eliza unibertsalak (6); eskubide unibertsalak (3); estatu unibertsalak (20); forma unibertsalak (3); ideia unibertsalak (5); lege unibertsalak (5); literatura unibertsalak (5); unibertsalak izan (7)

adierazpen unibertsalaren (3); deklarazio unibertsalaren (5); erakusketa unibertsalaren (3); estatu unibertsalaren (21); historia unibertsalaren (6); kultura unibertsalaren (4); literatura unibertsalaren (9); sufragio unibertsalaren (3)

estatu unibertsalean (3); historia unibertsalean (3); literatura unibertsalean (3)

eliza unibertsalek (3); estatu unibertsalek (12)

literatur ondare unibertsaleko (4); literatura unibertsaleko (13); ondare unibertsaleko obra (4)

eliza unibertsalen (3); estatu unibertsalen (30); estatu unibertsalen gobernariek (4); ideia unibertsalen (6)

sufragio unibertsalerako (3)

estatu unibertsaletako (5)

estatu unibertsaletan (7)

sufragio unibertsalez (4)

lege unibertsalik (3)

unibertsaltzat jotzen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus