Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

uneoro (250 agerraldi, 74 liburu eta 98 artikulutan; orobat une oro 211 agerraldi, 31 liburu eta 150 artikulutan eta unero g.er.) 1 adlag une guztietan.

Halako sentitzen naiz, ez egunero jakina, ez beti edo uneoro, aldartea ez da-eta beti berdina izaten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 164. orr.

Uneoro atzera begiratzen nuen, inork jarraitzen ez zidala ziurtatzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 92. orr.

Une oro begiak zerurantz jasotzen nituen, eguna noiz argituko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 362. orr.

Bere aitak une oro hitz egiten omen zuen nitaz, gazte zintzoa nintzela esaten omen zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 113. orr.

Medita ezazu uneoro gurutzearen misterioa, eta gurutzearen ondoan dagoen amaren nahigabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1206. orr.

Une oro huntzaz estalitako arku bakarreko zubiak, iragaten dituen idi orgaren baten pean kulunka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 79. orr.

Zu zirkulu baten erdian kausitzen baitzara uneoro, hantxe iltzatua bezala, eta uhinak bakarrik lerratzen dira han behean ziri-zara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Une oro zerbait gerta zitekeen, arriskuren bat, istripuren bat, eta handik ez zegoen kalterik gabe irteterik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Begi-bistan neukan tentazioa uneoro, baina ez nintzen atrebitzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 26. orr.

Ustekabeak uneoro gertatuko ez balira bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Identitatea eta historia une oro sortu eta desegiten dira.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Ez dakizu ondo zer den uneoro beldur horrekin bizitzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Segurtasun neurrien ondorioz, une oro poliziak izango ditugu Zubietan.  Berria - Harian   2005-08-14

Hura duzue uneoro amets, hura desira eta esperantza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 137. orr.

Elkarrekin jolas egiten genuen une oro: etxean, ikastolan, parkean, hondartzan, nonahi.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 11. orr.

Gogo gaiztoz eman zion baiezkoa dibortzioari, espetxetik ateratakoan haren aita hilko zuela zin eginez une oro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Mathilde ohitzen hasita zegoen Nora uneoro alboan izatera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 192. orr.

Zure ortuari eta baba zurietako platera, non uneoro zure haurtzaroa berriz jaiotzen den.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 289. orr.

Hor hasten da betiko jolas zahar uneoro berritua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 143. orr.

2 uneoroko izlag

Bertsolariak ez baitauka bere gogoa sorkuntzak dakartzan uneoroko arazoei aurre egitera jarria.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Oso zaila izango da uneoroko anaitasun horri azken jardunaldian eustea.  Berria - Kirola   2006-05-10

Irakasle Laguntzailearen dizipulua izatea une oroko gozamena zen niretzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) dago, une oroko zaintza jasotzen.  Berria - Kirola   2004-10-26

Izan ere, ama hil zenetik hiru urte igaroak baziren ere, haren oroitzapena uneorokoa zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

Konpartsen komisioaren eta Udalaren arteko harremana uneorokoa eta etengabea izan da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus