Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Minutu bat baino gehiago irauten duen segundo hori, inoiz ahazten ez den unea. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 42. orr.
Nik une hauek aukeratzen ditut idazteko, inoiz ahazten ez diren uneak direlako. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.
Suntsipen honen legeak eta unea guri ezezagun zaizkigu. ESAk historikotzat jo du unea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.
Orduan ikusi nuen [...] gizon hura ni desagerrarazteko gai zela; are gehiago, desagerrarazteko modua eta unea ere erabakirik zituela. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.
Lankideak hamaiketakoa hartzera irten ziren unea arte itxaron zuten. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.
Une hura nire oroimenaren uretara iritsi zenik ere zalantza egiten dut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.
Ez nekien une horren zain egon beharra neukan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 109. orr.
Honorio III.a une hartan Orvieton bizi zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1121. orr.
Une haietan, 1209-1210 urteetan, arazo handiak zituen kanpoan eta barnean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.
Teilatu gainetan begirada galdua zuela, une batzuk igaro ziren ikusten ari zenaz Harry ohartzerako. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 11. orr.
Une oro zerbait gerta zitekeen, arriskuren bat, istripuren bat, eta handik ez zegoen kalterik gabe irteterik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.
Unea ailegatuta, itsasoa eta lehorra zeharkatuz bilatu duzun aurpegi bati ere egiten ahal diozu ihes. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.
Unea joan eta unea etorri, gero eta larriagoa iruditzen zitzaidan denboraren arazoa. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.
Bizitzako unerik txarrenak bizi dituela dio. Berria - Gaiak 2004-02-07
Arratsean berriz, gau beilak lasaitzeko uneak izan dira, bainan hor ere irri karkailak ziren nagusi. Herria 2003-07-03
Bi etsai batera menderatu ezinik, batekin elkartu zen besteari aurre egiteko unean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.
Hildakoaren beharra dugun uneak gogoratu behar ditugu heriotza sentitzeko. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.
Aukera izan zuen uneen artean azkenekoan, Harryk gauzatu egin zuen bere keinu handia, bere inoizko erakustaldirik handiena. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.
Hori esatea erraza zen, baina behar zen unean garbi adieraztea ez. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 100. orr.
Ene eguneroko egitarauan nihaurk hautatzen nuen uneetan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 90. orr.
Lehen zegoenaz gainera berotu zen gela eta unean baino unean zailago gertatu zen Ségouinen eginkizuna. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 67. orr.
Eten da unearen magia. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 72. orr.
Uneaz gozatu. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 17. orr.
Besteek baino bizitza luzeagoa izango dudan arren, hau une laburra besterik ez duk. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 310. orr.
Une labur batez duda egin nuen, dardarka hasi nintzen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.
Okerrena, hartutako erabaki baten ondoren zalantza egitea, une labur-labur horixe baliatzen baitik arerioak hi baino gorago igo eta hi handik tirokatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 29. orr.
Horrez gainera, une jakin batean Prévanen maitale ere izango da. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 21. orr.
Ikusiko da kontatzen dudan honetan parez pare joan direla Mary Cecilia Rogers zoritxarrekoaren patua [...] eta, bere historiaren une jakin bat arte, Marie Rogêt harena.-Badira une onak ere -gehituko zuen Tomek. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 190. orr.
Une atseginak iragan ditugu elkarrekin hondar hilabeteetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.
Une bizi-biziak, bakartuak, lehen eta gerorik gabeak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.
Atertu egin du, haizea goxoa da, zeruan irudi beltz ederrak pasatzen dira, geldiro: une perfektua girotzeko behar dena baino gehiago da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.
Ohe-zerua ala ez, hura ez zen ohean goxo egoteko une egokia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 86. orr.
Oso une egokian erabaki zuen horrelako tentu-neurria hartzea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 130. orr.
Bat-batean, oso une berezietan gizakia bildu eta gogartearen gailurrik garaienetara altxatzen duen barne-argialdi harrigarri horietako batean, Vernerrek bizitza eta heriotza ikusi zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 87. orr.
Une alai eta lasaia zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 102. orr.
Halako garai beltzik berriz tokatzerik ez dut nahi, baina [...] une txar horiek etorkizunean lagungarri izan daitezen ahalegindu naiz. Berria - Kirola 2004-02-20
Gogoan izaten nuen luzaroan maite izan ninduela, eta, une gaizto batean, ezkontzaz mintzatu nintzaion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.
Gutxitan bizi izan dut halako une nahasia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 192. orr.
Bizi ditugun une larriak gogoan harturik. Elizen arteko biblia 1 Ko 7,26
Une latz eta mingots haietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 485. orr.
Ez pentsa une krudelik bizi ez dudanik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 421. orr.
Une deseroso hartan, Aluanek bibotea bihurritu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.
Testuen sorkuntza-historian, hiru une garrantzitsu bereiz daitezke. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.
Kasualitate interesgarria da Santaremeko gertaerako bi protagonista nagusiak elkartu izana une historiko honetan. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 235. orr.
Une ikaragarri horretan, Kako-oker ez zen batere zurbildu. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.
Bihar arratsaldean izanen da une erabakigarri hori. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 165. orr.
Une zoriontsua iragan arte. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 114. orr.
Une misteriotsua duk: antzinako paganoek basoen erdian ospatzen zitean, debozioz besoak altxaturik, aurpegia sortalderantz bihurturik, itxoinaldi magikoan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.
Kafetegi honen atzealdetik zerbait dator berriz, igande honetako une sakabanatuen gainera, elkarri itsatsi eta esanahia ematera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.
· Une ezin baliosago haietarik batere denborarik ez galtzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.
Zerua ere urdin ilun zegoen egunsentiko une hartan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.
Heriotza batek argi bereziz argitzen ditu ezbeharraren aurreko eta ondoko uneak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 34. orr.
Aspalditik mugimendu horretatik aparte sentitu garenok ere, estimatu dezakegu hasierako une iraultzaile hori. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 123. orr.
Errabinoak azkeneko unean mirariren bat edo gertatuko zela espero zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.
Despedidakoan, bazkaritarako une hartan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.
Ustekabeko une hau zuretzat prestatu nahi izateagatik, damu dut beltzuriaren itxuraz zu oinazetu izana. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.
Zorioneko unea zen, ohiz kanpoko trukea: emanez hartzen nuen. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.
Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.
Beldur iragankor bat, etsipenezko une bat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.
Sorrarazi zenuen asaldurazko une hura bazterreratzera edo iraungitzera ez nahiz batere entseiatu. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.
Eztarriko marranta arintzeko erabili nuen zalantzazko une labur-labur baten ondoren. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 135. orr.
Istant bat izan da murgildu aurrekoa, betikotasunezko unea ordea: [...]. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 74. orr.
Buru argitasunezko une bakan batzuetan, sutontziaren hurbilean, lagunez inguratua, biziago berritzen bide zitzaion oroitzapen hura. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.
Amodiozko edo askatasunezko edo gozamenezko edo errebelaziozko une berezi horiek errepikatzera nor ez da alferrik saiatu? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.
Ikusgarria bat-batekotasunean oinarritzen denean, ordea, une-gune horretako errepikaezintasunean, sortzaile eta entzulearen artean gertatzen denak garrantzi berezia hartzen du. Proustek, berriz, bizitza "une-bilduma"tzat zeukan, eta une horien oroitzapenek "ez dute geroztik gertatutako guztiaren berri" eta "hermetikoki zigilaturik" irauten dute gogamenaren hornitegian. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.
Esan nuen ez zela bizi unibertso batean, William Jamesek "multibertso" deitzen zion halako batean baizik, ezaugarri kontaezin, lotugabe baina oso bizien mundu halako batean, eta (Prousten hitzez emateko) "une-bilduma" balitz bezala esperimentatzen zuela mundua. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.
Itsasoan galduak salbazio-portura ekarri, erditze une larritan zeudenei aise haur egitea eman. Beraren ondoan nahi ninduen bereizte unea goxa niezaion; hantxe nintzen ni. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.
Aurre-irudikatu ere bai nik, neure artean, hogeita lau ordu barruko banantze-unea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.
Hain egun luzeek ez dute zorion une bat bakarra ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 244. orr.
Meriendako ordua atseden-unea da mutiko potoloarentzat. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Tentsio uneak eta barealdiak izan ditugu hemezortzi urteotan. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.
Baina berehala gainditu nuen ahuldade-unea. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.
Zalantza une batzuen ondotik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 143. orr.
Pertsona adinduen arteko sexuak izan ditzake bere ahalke-uneak eta motel-une barregarriak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.
Garaitiarik ederrena eragozteko ez da behar izaten beltzuri une bat edo susmo jeloskor bat baizik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.
Zaharrak berri; ezein libertate unerik: bai aitzitik libertate une horri itzurtzeko arreta handia. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.
Kristau-mundua eta islam-mundua borroka gogorrean zebiltzan historia-une hartan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.
Iruditu zitzaidan, une-unean baina argi eta garbi, ez zigula aurpegira begiratzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.
Ematen zuen orainean baino ez zela bizi, inguruko estimulu une-unekoei erantzun baino ez zuela egiten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.
Jarduera-txinparta bakan, une-uneko batzuk izan zitezkeen, baina, hala izanda ere, ezin izan genituen jaso miaketetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.
Besteek ez zuten inolako esanahirik berarentzat, une-uneko nahiz hitzik gabeko premiaren bat betetzeko ez bazen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.
Duke handiak isilik eman zuen une bat. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 429. orr.
-Barkatu, Macarena, utz gaitzazu bakarrik une batean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.
Eseri eta, une batez pentsatzen egon ondoren, esan zuen: [...]. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.
Tragedia haiek, une bateko tragedia haiek. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 234. orr.
Noizean behin une batez gelditzen zen, bide zokoren batean, baina zaldiak arnasa berriz indartzeko baino ez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.
Une batez ere itxaron gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Une batetik aurrera guztia bikoiztuta ikusten hasi zela, bi Cesar eta bi Veronica ohean eta larrutan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.
Haren haserrea une baterako, haren onginahia bizi guztirako. Elizen arteko biblia Sal 30,6
Oraingo gure nekeek, une bateko eta arinak izanik, betiko den aintza paregabea prestatzen digute. Elizen arteko biblia 2 Ko 4,17
Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Elizen arteko biblia Mt 20,34
Atzera ezkondu nahi zuela erabaki zuen une beretik. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.
Une berean zaldun batzuk beren zaldietan, ohi zutenez, plazan lasterka eta arma-jokoak egiten hasi ziren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.
Bigarren kutxa zabaltzera nindoan une berean, pausoak entzun nituen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.
Une honetatik beretik, etorkizunean zer egingo duen oraindik erabaki ez duenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 356. orr.
Une hartan berean, kale tarteetatik eta teilatuen gainetik datozen txilio eta oihu bortxatu batzuek gailentzen dira. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 178. orr.
· Une beretsuan zopa ekarri duten boluntarioen kontuak heldu zaizkit belarrietaraino. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 111. orr.
Eta, tarteka, urdin une apalak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.
Aska-unea: gazteluaren inguruko fosoa. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.
Une batetik bestera, Aladinek hartutako bidea jendez leporaino bete zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.
Une batetik bestera, urrun egondako gauzak hurbil sentitu nituen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.
Pimek dioenez, une batetik bestera izango da inbasioa. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 94. orr.
Ekidin nuen gaitzeko mehatxuaren eta laster, une batetik bestera, berriz eroriko zitzaidan balizko tormentaren artean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.
Durrutiren mandatariren bat etortzekoa zela une batetik bestera, hala gaztigatu ziotela bezperan telefonoz Donostiatik. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 38. orr.
Galdara ez zen presiopean jarduteko egina, eta une batetik bestera leher zitekeen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
Zahartu naiz eta une batetik bestera hil naiteke. Elizen arteko biblia Has 27,2
Zirkinik egin gabe begiratzen zion, eskua poltsikotik mugitu gabe, une batetik bestera pistola ateratzeko prest. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Bazirudien une batetik bestera hilarriak altxatu eta hilobietatik gorpuak azaltzen hasiko zirela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 157. orr.
Une batetik bestera garbituko zitzaizula zainetako odola, eta hasiko zinela gauzak enetako neurrian ikusten. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 36. orr.
Ahotsa hauskorra zuen, une batetik bestera kordea berbertan gal zezakeen batena. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.
Egunkari paper zaharrak eskuetan hartuta, unean-unean, artean sortu gabeko egunkarien tituluak oihukatuz, oraina eta historia sortuz, behar duen bezala. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.
Unean-unean zirriparra gizentzen ari da. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.
Azido azetikotik eta kolinatik -zeluletan egon ohi diren bi substantziatatik- unean-unean ekoizten den substantzia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.
Nik ere argazkiak sartu beharko nituzke liburu barruan, unean-unean komentatzen ari naizenaren argigarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.
Lasterragoa egiten zen, eta ozenagoa, unean-unean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 90. orr.
Ehiztaria erne dago bere zaldiaren gainean, zigorra airean jasorik, lipar batez bolbora bihurturik, unean-unean su hartzeko gertu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 270. orr.
Horrelaxe bizi izan baitzen Ibiñagabeitia jaiki eta erori, erori eta jaiki unean unean zeuzkan indarren eta ahalen arabera. Berria - Harian 2006-01-26
Burtsa poliedrikoa izan daiteke, baita futbolean maiz esaten den legez, unean-unean izateko modu bat ere. Berria - Ekonomia 2004-12-04
Unean uneko obsesioak (osasun akatsgabea, edertasuna, gaztetasuna, liraintasuna) alde batera utzirik. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.
Kanbioa diruaren unean uneko balioaren finkapena da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.
-Esan dizut, unean uneko asmoari jarraitzen diot. «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.
Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.
Aurpegi emanez denborari, edota unean uneko Betierekotasunari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 301. orr.
Unean unekoa bizi beharraren zaporea eskaintzen zidan zigarroari egindako atxiki bakoitzak, unean uneko gozamen txikien laburtasuna gogoratzen zidan ke-bihurren iraupenak. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 183. orr.
Unean unekoa bizi. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 223. orr.
azken une (18); bere une (16); beste une (53); beste une batean (20); bizitzako une (26); denboraldiko une (13)
edozein une (11); emateko une (9); halako une (14); handik une batera (8)
ia une berean (14); ibilbideko une (13); isiltasun une (8); lehen une (16); leku eta une (9); nire bizitzako une (8)
tentsio une (18)
une aproposa (18); une askotan (47)
une bakar (30); une bakar batez (14); une bakoitzean zer (9); une bat geroago (9); une bat izan (11); une bat lehenago (9); une batean (312); une bateko (30); une baten ondoren (11); une batera (17); une baterako (12); une batetik (122); une batetik aurrera (14); une batetik bestera (101); une batez (1407); une batez gelditu (12); une batez isildu (14); une batez isilik (23); une batez pentsatu (11); une batzuk geroago (9); une batzuk lehenago (9); une berean (304); une beretik (39); une berezi (17); une berezia (10)
une egokia (92); une egokia dela (11); une egokian (72); une egokiaren zain (11); une erabakigarri (15); une erabakigarria (19); une erabakigarrian (36); une erabakigarrietan (39); une eta gune (9); une eta leku (9)
une garrantzitsu (9); une garrantzitsua (14); une garrantzitsuan (8); une gogor (12); une gogorrak (25); une gorena (13); une gozoa (13); une gozoa bizi (8); une gozoak (13); une gozoan (18); une guztietan (22)
une haietan (46); une hartan (1174); une hartan berean (11); une hartan bertan (54); une hartantxe (142); une hartatik aurrera (20); une hauetan (70); une historiko (33); une historikoa (14); une historikoan (8); une honetan (1031); une honetan bertan (15); une hori iritsi (8); une horietan (63); une horretan (580); une horretan bertan (40); une horretantxe (88); une horretara arte (9); une horretatik aurrera (33)
une jakin (159); une jakin batean (106); une jakin bateko (12); une jakin batzuetan (18)
une kritikoan (10)
une labur (57); une labur batez (29); une larri (9); une larriak (13); une latz (12); une latzak (33); une latzak bizi (11); une latzetan (10); une luze (36); une luze batez (25)
une magiko (9)
une on (10); une onak (12); une onean (10); une oro (210); une orotan (38); une oroz (15)
une politiko (30); une politiko honetan (10)
une txarrak (24)
une zail (17); une zaila (15); une zailak (24); une zailetan (13); une zehatz (19); une zehatz batean (8); une zehatzetan (21)
zalantza une (36); zalantza une bat (12)
azken unea (59); azken unea arte (53); bere unea (10); egiteko unea (57); egiteko unea da (9); egiteko unea iritsi (13); emateko unea (9); hartzeko unea (18); hasteko unea (17); hitz egiteko unea (8); jartzeko unea (10)
unea arte (64); unea da (73); unea dela (54); unea dela esan (9); unea dela uste (9); unea heldu (23); unea iristen (18); unea iristen denean (9); unea iritsi (66); unea iritsi da (15); unea izan (15); unea izango (8); unea zen (16)
azken uneak (8); tentsio uneak (32); tentsio uneak izan (12); uneak bizi (10); uneak izan (22); uneak izan ziren (10)
ari den unean (8); ari zen unean (31); ari ziren unean (17); azken unean (215); azkeneko unean (8); behar den unean (11); dagoen unean (11); den unean bertan (10); egiteko unean (24); emateko unean (9); gertatu zen unean (13); hartzeko unean (8); hurrengo unean (12); idazteko unean (27); izan zen unean (13); lehen unean (35); unean baino unean (8); unean berean (23); unean bertan (98); unean egin (8); unean unean (30); unean uneko (150); unean unekoa (8); zegoen unean (11); zen unean bertan (13); zihoan unean (9)
unearen zain (9)
azken uneetan (10)
azken uneko (31); lehen uneko (9)
unean unekoa (8)
azken unera arte (76); unetik unera (22)
uneren batean (37)
bere bizitzako unerik (9); bere unerik (10); bizitzako unerik (30); denboraldiko unerik (18); nire bizitzako unerik (8); unerik aproposena (10); unerik aproposenean (8); unerik egokiena (24); unerik egokienean (11); unerik garrantzitsuena (13); unerik gozoena (17); unerik gozoenean (16); unerik onena (16); unerik onenean (32); unerik txarrena (10); unerik txarrenean (12); unerik zailenetan (9)