Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jendeak, guztiaz unatzen baitira, berehala unatu ziren probetxurik gabeko satira batez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.
Unaturik nengoen; jaitsi, eta abeltzainengana hurbildu naiz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.
Unatua nintzen eta halako plazer bat hartzen nuen ekarri ninduten kotxe bikainaz eta kotxero prestuaz oroitzean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.
Unatua baitzen ohatzean etzan eta lo kiska baten egiteko gutizia zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.
Eta futxo, unatua izanikan ere, ez diet berehala ene sei kilometroei uko egin! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.
Horren arrazoin teknikoa da anitzetan urtetik urtera leku berdinean landatzen dela biperra, eta denboraren bortxaz, lurra unatzen da, kutsadurak hartzen ditu. Herria 2001-10-25
Basamortua igarotzeak bezala unatzen, akitzen, deusezten dituenak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 396. orr.
Pauso bakoitzak, mugimendu bakoitzak, keinu bakoitzak, hitz bakoitzak, pentsamendu bakoitzak karga lehergarri bat jasotzen ari banintz bezalaxe unatzen nau. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.
Bada jende mota bat, espiritu mota bat nahiago baduzu, entusiasmoak unatu edo gaina hartzen diena. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.
Miseriaren kontrako borrokak unaturik eta depresioak jota, birritan saiatu zen bere burua hiltzen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.
Ama adintsua, penak zeharo unaturik, eskailerak igo bezain laster dibanaren gainera erori zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 212. orr.
Egunek izari polliteko luzetasuna dute, adineko jendeek, sobera unatu gabe bururatzen dutena. Herria 2002-10-10
Zaldizko unatu odoltsu bat zetorren sortaldetik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.
Neure hezur unatuei behea jotzera utzi nien ganbera itsuko ohatze eskasean. Erruki-izara batek estali zituen nire begi argi unatuak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.
Neure irudi unatua itzuli zidan poliziaren betaurreko beltzen islak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.
Hobbit etsi eta unatu baten ahotsa, orko batek Elfoen Jaunaren kantu gardenarekin ezin nahas zezakeena. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 227. orr.
30-35 urteko gizon gazte bat ondotik pasatzen zait, agur unatu bat igorriz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.
Tradituko zaituzten keinu unatu bana iratzarriko du laborategiko azidoak zuen bisaietan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 177. orr.