Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
umorista 1 iz umorezko jardunetan aritzen den pertsona, eskuarki bizibidez.
Irratian umoristen saioak sintonizatzen zituen, lehiaketak. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.
Hala gertatzen zaigu gero harriturik geratzea, esate baterako, Kunderak, testuetatik, Kafka umorista bikaina zela oroit-edo ikasarazten digunean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.
Euskal literaturak duen umorista bakarrenetakoa ni naiz. Berria - Kultura 2004-11-24
Petan umorista sublimea da, hitz-urria, ez du ez aukera ez denbora galtzen salaketarako eta irrirako. Berria - Kultura 2006-02-14
2 (hitz elkartuetan)
Hagitz umorista izpiritu finekoa zara, jauna, ironia ezin hobeki menderatzen duzu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.