Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hura da umorea, baina ez batek duena -gauza serioei barre eta barregarri-ustekoei muzin egiten diena-, baizik-eta "umorismo" bihurtutakoa, bufoien eta txistelarien jarduna, erregimen orotan horren garrantzizkoa dena. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.
Benetako gauzak olgetan bakarrik esanak izan daitezen lortzen du umorismoak, eta olgetakoak benetan hartuak izatea galarazten). Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.
Orduan ez dago gauzak benetan hartuak izateko eta inori gaitzik egiteko arriskurik, eta inori baino gutxiago, jakina, umorismoaren umorea inoiz ez bezala bultzatzen eta aholkatzen duen erregimen honi. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.