Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aita nuen nik umoretsua. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 152. orr.
Lehenengo aipamenean Ernest Hemingway umoretsuago bat igartzen dugu bigarrenean baino. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 294. orr.
Ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.
Gusturago egoten nintzen jende umoretsuz betetako taberna batean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 219. orr.
Ero fama duen arren, gustuko du Gianfranco, hain da guapoa eta umoretsua... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 74. orr.
Gogoan ditut hark asmatutako zenbait kantu umoretsu. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.
Fabulak ere kontatuko zizkion, edo ametsak, edo, besterik gabe, elkarrizketa umoretsu, gordin eta lizunak. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 10. orr.
Pentsamendu umoretsu baterako lizentzia eskaini zion segidan Brown jaunak bere buruari. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 53. orr.
Arrazoibide paregabea, ateraldi umoretsua, sakontasuna... Aldarte ona beharko du bai liburu honen irakurleak, aldarte umoretsua, eta distantzia. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.
Bufoikeria umoretsua. Askoren artean «Rataplan» - 15. orr.
Gaskoi estiloa, txinpartatsua, jostagarria, bizizalea, ekintzailea eta umoretsua. Askoren artean «Rataplan» - 10. orr.
Morfinaren eraginpean lasai, umoretsu dago, barrea eragiten die ingurukoei bere ateraldi xelebreekin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 207. orr.
Umoretsu zihoazela ikusi zuen, eta harrotasunezko poza sentitu zuen, gizaseme bi haiek senar-semeak balitu moduan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 119. orr.
Erantzuteko astirik eman gabe, umoretsu aitortu zidan gure solasa entzuteko adi-adi egon zela. Ni ere beti bezain umoretsu agurtu nau. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.
Booz, jan eta edan ondoren, umoretsu jarri zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 98. orr.
-Nik ere ez! -erantzun zion Dominiquek, umoretsu-. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.
Umoretsu ari ziren biak, eta bazirudien ezen olgatzerat eta ongi pasatzerat gindoazela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.