Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umore1 (orobat omore g.er) 1 iz gogoaren egoera, pozik eta amultsu edota beltzuri eta zakar agertzera bultzatzen duena. ik aldarte.

Poltsa bat besotik zintzilik, aurpegia haserre edo umore oneko, senarraren umorea nola.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Umoreak onera egin zion, ordea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 307. orr.

Hilarri berria erosteko ahalegina egitea erabaki nuen, on bioi egingo baitzigun: hari umorea hobetzeko, eta niri kontzientzia gaiztoaren zama arintzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Horrek umorea goxatu zion.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 18. orr.

Oso gogoan zuen nola tumore bat aurkitu zioten buruan, nola bi bider ere egin zioten ebakuntza, nola umorea erabat garraztu zitzaion.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Bazirudien txotxongilo batek, "ordezko ume" batek zuela "haren lekua hartu"; Gregen ahots eta portaera, umore eta gogamena izango zituen; ez, ordea, haren "arima" edo "izatea" edo "sakontasuna".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Animalien umore eta sentipenez ohartzeko gaitasuna hain du handia, non ia gaina hartzen dion batzuetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Lisak patxadatsu zaintzen zuen andrea, umorean gorabeherarik izan gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Iritziak iritzi eta umoreak umore, zinez azpimarratzekoa zera da, erreakzio kritikoak kasu honetan "askatzen duen elea"; zein arlo ideologikotan kokatzen den ele hori.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Umorez harrapatzen baduk, hark kontatuko ditik horiek denak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ahal zen neurrian umore ona gordetzea hobe zela iruditzen zitzaigun.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 81. orr.

Axolagabe edo umore onez nengoenean spot horiek jasan eta onar nitzakeen; izpiritua irakiten hasten zitzaidanean ordea ezin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 111. orr.

Umore onez dago beti eta harrigarrizko adorea du gizonak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 144. orr.

Hain goiz izateko umore on samarrez jaiki zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 129. orr.

"Umore oneko ikusten zaitut" esatea atera zitzaidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.

Batzuetan oso txantxazalea zenez, pentsatu zuten oraingoan ere umore onean zegoela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.

Beti irriz, umore onean, eta trenpuan agertu, ahulezia ttipiena ere erakutsi gabe, etsaia sobera kontent litaike.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 79. orr.

Umore on-onean zegoen, mutil koxkor bat bezain alai.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 105. orr.

Alai zegoen, umore ederrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Umore bikainean jaitsi zen tranbiatik eta etxe alderantz jo zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

Franko umore politean pasa genuen arratsaldea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 123. orr.

Rekexo kalera atera zen berriro, Unibertsitateko campus hura atzean utzita, nahiko umore txarrez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 108. orr.

Mathiasek min egin zidalakoz, biziki umore txarrean nintzela, hori segurki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 175. orr.

Batzuek ez dute, kasu, "Vascongadas" sekula esaten, edo umore amorratuz bakarrik esaten dute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 96. orr.

Etxekoandrea emakume apetatsu, ero bat zen, umore guztiz zitalekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

Umore petraleko morroi hori.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 24. orr.

Bietatik edozeinen umore aldakorraren gorabeheren kariaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.

Batean zinkurinaka, gero senargaiarekin kalapitan, handik istanteko berriz baketuak, berriz samur eta orain gaitzeko umorearekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 179. orr.

Txorakerietarako umorea ez zitzaigun guztiz joan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina gure nagusiak askotan umore bolada txarrak izaten ditu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 134. orr.

Lilyren umore aldaketari ongi igarriz -jator hasi zen berarekin jokatzen- Tansley jauna berekoikeriatik libre sentitu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 92. orr.

Orduan ez ginen lege baten menpe bizitzen, umore aldi baten menpe baizik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Zergatik zegoen gizon umore-txar batekin eta nirekin hemen kuzkurtuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gosaltzen ez zuen artean, zakur-umorea izaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

6 pertsonen eta gauzen alde barregarria edo irrigarria aurkitzeko edo gogo gaiztorik gabe nabarmentzeko tasuna.

-Umorea da, Towsend jauna, Jaunak eman zigun babes eta arma bakarra.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 111. orr.

Umoreak, izan ere, bizitzari buruzko beste ikuspuntu bat dakar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.

Umorea ez galdu, behintzat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 101. orr.

Eskerrak ez naizen horren marmartia, bestela garraztu egingo bainintzateke erabat, eta umorea galduko nuke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 117. orr.

Baita umore apur batekin ere, distantziak eta hoztasunak ezartzen duten ikuspuntuaren ondorio gisa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.

Victoriak umorea zuen, gainera, gai batez serioegi ari ginela iruditzen zitzaionean ateraldi batekin giroa aldatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 167. orr.

Hitzaldian bere ukitu pertsonala duen umorea erabiliz, Hawkingek zientzia fikzio zaleei mezua bidali zien: [...].  Berria - Gaiak   2004-07-23

Umorea dago, baina musikak eta istorioak garrantzi handia dute.  Berria - Kultura   2004-04-28

Bi arrazoirengatik sartzen dut umorea nire filmetan.  Berria - Kultura   2004-11-03

Doilorkeria eta umorea gauza bera bailiran.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Ohartzekoa da obraren umorea: ez du txisterik sartzen edo algara bilatzen, baina ironia mehe bat sumatzen da orriz orri, hasieratik bertatik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.

Ez zuen umoreko poesiarik irakurtzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Umore ingelesaren aizto zorrotza dantzatuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 47. orr.

Pausatu zitzaidan arnasa eta hartu nuen beta idaztearen miseriak, maitasunaren gazi-gozoak eta gizakiaren argilunak umore handiz baina gordintasunez begiratzen dituen ipuin hori bigarren aldiz irakurtzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 107. orr.

Maitagarrien bizitzari buruzko pasarteak, bereziki, umore eta zehaztasun handiz idatziak dira.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 10. orr.

Behatzaile zorrotza zen, eta umore finez hornitua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Belgikarren xangrina bada, noski, bada, ordea, umore sotil zorrotz bat ere, eta bada samurtasuna, eta zuhurtzia, eta lotsa, hala moduko nostalgia bat ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 140. orr.

Erdara jantzian eta umore sanoa zeriola.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 75. orr.

Ongi ezaguna dugu Lukutarren umore bizia eta hitz jokoetan erakusten duten trebezia.  Herria   2005-06-23

Gaztetako umore bizia ozpindu zitzaion pixkaka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Ez ote dituen falta izango garai zaharragoei zegozkien gizatasuna, adeitasuna eta umore onbera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.

Titulu ganberro askoak, umore faxistatzat har daitezkeenak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 143. orr.

Ez nuen beren gustu txarreko umore matxista aintzat hartu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Umore aparteko gizaseme jatorra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 80. orr.

Okupazio tropen desfile eta erretreta arranditsuak gogoratzen ditu, donostiarren ezaugarrizko umore eta burlaizeaz.  Askoren artean   «Rataplan» - 35. orr.

Gutunak bazuen barkamenezko quantum satis beharrezkoa, baita igorlearen eta hartzailearen arteko harreman onek onartzen duten umore diskretuzko zertzelada arina ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.

Arestian esan dut aitak ere bere umore berezia zuela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

Aspertuta baitago, bere ironia abiarazten du beste guztien bizkar barre egite aldera, umore zakar eta ingeles baldar batez abiarazi ere, bere jardunean gustu txarreko iruzkinak eta hitz zantarrak tartekatuz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Nafar abertzale erdaldunenak, berriz, ez du behin ere "País Vasco-navarro" esango, ezta umore mikatzenarekin ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 99. orr.

Lan osoan zehar umore gordina agertzen du eta parodia soziala egiteko trebetasuna erakusten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 14. orr.

Bere pesimismoari umore beltza baino areago, ironia iluna eransten zion gero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Kontu guztia umore beltzeko kakazte horietako batekin amaitu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Gertatzear zegoena jakin bagenu, ez genukeen umore beltzik erabiliko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 37. orr.

Familia osoarentzako eta sentiberatasun guztientzako umore txuria zen harena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 118. orr.

Hasierako kontakizunetako galestar paisaje ia mitikoen ordez, errealismoz eta umorez ikusi eta deskribaturiko eszenak ageri dira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 9. orr.

8 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ia txantxetan hartzen dutela pentsa liteke; horren isla telebistako umore saio bateko sketchak: [...]. Hilabete hasieran idekia, "Lana" eta "Joanden urteko gertakariak" gaiekin lan egin dute 8 umore-marrazkilarik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Gero, badaezpada, umore-senari heldu zion jarraitzeko. -Nire umore-sena ezin eskasagoa da, maitea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 163. orr.

Bere umore zentzu handia erakustearren edo, barrezka gehitu zuen: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

Beste umore mota bat, beste bihurrikeria puntu bat ere askatzen dugula.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 123. orr.

Bere bizitza trajedia txiki bat delako hautatu nuen neska hori nire pertsonaia egiteko, baina bere umore ukituak ere baditu istorioak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

Petanen bertuterik handiena hitz oso gutxirekin umore efektu handiena lortzeko gaitasuna da.  Berria - Kultura   2006-02-14

Gaia oso serioa izan arren, umore klabeetan idatzi zuelako.  Berria - Kultura   2006-05-03

Informazio horren zati bat umore tonuan edo klabe pertsonal nahiz poetikoan hausnartzeko aukera txiki bat eskaintzen du bertsolaritzak.-Ongi, ba -esan zuen Maizak, etsipenez baina umore puntu batekin-.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Umore punttuak sartuz, irratiak behar duen xaltxa errazen hortxe tartekatzen baikenuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 115. orr.

Irri egin nuen, umore-kolpe bati amore emana ziolakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Bazeuzkan mutilak umore txinparta batzuk tarteka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.

Beste batzuetan umore kutsua jartzen dio hilketari.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 30. orr.

Udalbatzako eskuindarrei lelo hura entzuteak ez ziela graziarik egiten esan zidan, eta nazionalistek ez zutela umore izpirik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 322. orr.

Yllana eta Imprebis taldeek Monthy Python Ingalaterrako umore talde mitikoaren esketx onenak antzeztuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-24

Liburu hau gaur egungo gizarteko umore nobela baitugu.  Berria - Kultura   2004-01-10

Euskal Herriko 16 konpainia ariko dira Leioako Umore Azokan.  Berria - Kultura   2004-05-26

Yllana taldea eta Leandre pailazoa izango dira Araiako Umore Antzerki Jaialdiko aurtengo izarrak.  Berria - Kultura   2004-07-24

9 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Umore-marrazki erakustaldia hurbiltzen ari da, otsailaren 18an baita estreinatuko.  Herria   2004-12-30

10 umoreko egon umore oneko egon.

-A, jaun frantsesa umoreko dago eta adarra jo nahi dit.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 113. orr.

Umoreko zeuden kazetariak, gehienetan bezala.  Berria - Kirola   2004-05-13

Eta filologoa umoreko dago, eta teologoei lagundu beharrez, esaten die: ondo dago gezur politak asmatzea (zientifikoki asmatzea), baina behin asmatzen hasi ezkero, zergatik ez asmatu politagoak?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

Azkenean ez nuen egin, ez bainengoen umoreko eta, batez ere, argi gera zedin oharra jaso besterik ez nuela egin nahi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

Amaliak gau txarra pasa du eta... ez dago umoreko, ikusi duzu.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 135. orr.

· Erabat lasai, ia umoreko sentitzen nintzen, sekretu baten jabe den haurraren pare.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

11 umorezko izlag

Fusibleak aldatu nituen eta irratiko umorezko programak entzun nituen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

Umorezko antzerki jardunaldiak iraganen dira Pasaian, urriaren 18tik 27ra.  Herria   2002-10-10

Poemak, oroitzapenak eta umorezko istorioak bildu ditu liburuan.  Berria - Kultura   2004-11-12

Askoz jario eta estilo hobea du bere hitzaldietan, entzuleekin begi-kontaktu hobea, eta umorezko desbiderapen eta inprobisazioak ere gehi ditzake tarteka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

Polita zen isiltasun administratiboaren erreferentzia hura: umorezko ukitu bat, bestela melodramaren ukitu larregizkoa zeukan partituran.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 15. orr.

Hurrengo lana umorezkoa eta oso erreala egitea bururatu zait.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 131. orr.

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran, gudaroste atzerritarrek behin eta berriz okupatu baitzuten gure hiria, donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da, karikaturazkoa baino areago.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betiko umore (3); bere umore (18); beti umore onez (3); goizuetako umore ona (6); goizuetako umore onak (3); hain umore onez (3); halako umore (4); haren umore (3); leioako umore azokan (5); nire umore (4); oso umore onean (3); oso umore txarrez (3)

umore aldaketa (3); umore aldaketak (5); umore antzerki (3); umore apur (3); umore azoka (4); umore azokak (4); umore azokan (7); umore beltz (6); umore beltza (14); umore beltzeko (4); umore eder (3); umore ederrean (5); umore fina (3); umore gaitzean (3); umore handia (3); umore handiko (5); umore handiz (5); umore ingelesa (3); umore kutsu (3); umore marrazki (9); umore marrazki erakusketak (3); umore mota (3); umore on (8); umore ona (41); umore onak (7); umore onaren (3); umore onaz (4); umore onean (32); umore onean zegoen (3); umore onean zen (3); umore oneko (27); umore onekoa (5); umore onez (46); umore onez hartu (4); umore pixka bat (3); umore punttu (3); umore puntu (6); umore tanta (3); umore txar (4); umore txarra (13); umore txarraren (3); umore txarrean (5); umore txarreko (7); umore txarrez (33); umore txarrez nagoenean (3); umore txarrik (3); umore ukitu (4); umore ukitua (3); umore zentzu (3)

bere umorea (6); emango dit umorea (4); ironia eta umorea (3); nolako umorea (3); umorea behar (5); umorea du (3); umorea erabiliz (4); umorea eta ironia (9); umorea galdu (3)

umorearekin hartu (3)

umorearen arabera (4); umorearen bidez (6); umorearen erabilera (4)

umoreko dago (3)

umorerik gabe (4); umorerik gabeko (3); umorerik galdu (3)

umorez betea (3); umorez beteak (4); umorez beteriko (3); umorez eta (13); umorez hartu (8); umorez hartzen (7)

umorezko antzerki (3); umorezko film bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus