Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
So egiten nion begi batekin Mignoni eta Mignonek eskaintzen eta oferendatzen zidan fruitu umo hari. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 480. orr.
Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.
Atseginez lehertutako piko umo berriaren irudia, azalez larrukara horista lehun guri eta barrenez dena odol gorri gozo eta hazi zuri heze nahaste, aproposa baita erotikaren errorik sakonenak adierazteko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.
Zaharrak eta gazteak, umeak eta umoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.
Egeak ziztada moduko bat sentitu zuen bere barnean, bero eta gozoa, alai eta umoa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.
Hurra jakituria mamitua da, barruan sendotua, gordean ondua, jakituria umo trinkotua, baina aldi berean, oskol ttiki gogor baten barruan gordea. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.
Indiatik Europaraino, izpirituz ongarritutako materia umoa eta giza gogo ondua eta betea sinbolizatzen dizu bederatziak. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.
Aurpegiak -mardula eta gorrixka, sagar umoaren antzo- osasun gordina agertzen zuen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.
Eguzkia ezkutatzen ari zen sagastietan, eta Joanesi sagar bat iruditu zitzaion eguzkia, sagar handi, gorri eta umoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.