Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umlaut iz germaniar hizkuntzen prozesu diakronikoa zeinaren arabera bokal baten hotsa aldatzen baita hurrengo bolakaren nolakotasunaren arabera.

Sapir-ek ere egin zuen bereizkuntza hori [...] erakusten duenean izen germanikoetako bokal harmonia (umlaut) bilakabide fonetiko izatetik bilakabide gramatikal izatera aldatzen dela. Alemanez gertatzen den umlaut-a kanpoko eraginari esker gertatzen da, hain zuzen hurrengo silaban i bat agertzeari esker.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.

Ondoren datorrenak aldarazten duenean lehenago ahoskatzen dena, umlaut alemanezko izena hartzen du.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

Geroago -i horrek umlaut bat sortu zuen, hau da, aurreko silabako a-ren ordez e bat agertarazi zuen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 115. orr.

Gero, aldaketa fonetiko bat, umlautarena, zela medio, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus