Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
umitu, umi(tu), umitzen da/du ad ipar hezetu.
Lau, bost milako bat behi dauzka, bere autotik erakutsi zauzkun denak, bazkaltzeko tenorea ere zen, bero baitzen, lanzurda gisa ura burugainean hodi batetik heldu zitzaioten, behiak freskatuz, luzerna umitzen zen eta beraz gehiago jaten. Herria 2003-11-06
Hortan utzi behar ukan dute partida Sant Andresen, mendeal izerdi batek umiturik trinketa. Herria 2004-01-15
Pilota lur hezean umiturik egon eta berriz idortzean ardura harria bezain gogorra bilakatzen baitzen, orduan artzainak besagainka ari ziren. Herria 2002-11-28