Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
umitate iz ipar hezetasuna.
Umitatea edo hezetasuna kalte zuela eta miletan hobe zela artoa ereinik, honek laket baitzuen zangoak lur bustian ukaitea eta burua iguzkira, Akitanian bezala. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.
Muntadura batzu herdoilak jaten ari, umitateak ere makurrak eginak, murru ezkina batzu lehertzen hasiak. Herria 2001-04-26
Makur asko ez idurika, umitatea sartzen, ate batzu ezin zerra. Herria 2004-12-09