Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Ohorearen estakuruz maite ditugunak oro suntsituak suertatzen ditun: amodioa, elkartasuna, umiltasuna, jendeen arteko harremanak, denak izenik ez duen gerla batean xitxifrikatuak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 206. orr.
Horretarako pazientzia behar duk eta, batik bat, umiltasuna. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 41. orr.
«Harrokeria gutxiago eta umiltasun gehiago» aldarrikatu zituen LABeko idazkari nagusiak. Berria - Ekonomia 2004-12-02
Umiltasuna, Tristura mota bat da, gizakiak bere ezintasuna kontenplatzetik sortzen dena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 475. orr.
Gehienek ez dute gaizki daudela onartzeko umiltasunik izaten. Pako Aristi «Note book», 2005 - 53. orr.
Aita Sainduak eta Errege Jaunak ikustearekin, haien bien aldera egundainotik erakutsi duen obedientziari, umiltasunari eta atxikimendu gartsuari jarraikitzen zaiela, hartaz urrikalduko direla. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 181. orr.
Umiltasunik eza, alegia. Berria - Kirola 2004-06-17
Euskaldunok ez dugu inoiz koloniarik ukan planetan zehar, umiltasunean bizi izan gara Pirinioen bi aldeetan. Berria - Euskal Herria 2006-02-07
Arantxak astiro hitz egiten du, umiltasunez, geldiune luzeak eginez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 298. orr.
Kargu honi umiltasunez uko egin behar diodala esan didan barne ahotsari kasu egingo diot. Berria - Mundua 2004-05-19
Umiltasunez esku bat sorbaldan pausatu ziolarik, hizketa molde apal etsituaz esan zuen: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.
Badaezpadako umiltasunik gabe, harro nago emaitzaz. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 99. orr.
Beti pentsatu izan dut umiltasun jator eta sakon batek eragindako zerbait zela. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.
Batasunak azaroaren 14an azalduko duen proposamena «umiltasun politikotik egina» dela esan zuen Barrenak. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Nire egiaz mintzatze hau ez bedi har egile baten umiltasun aizunaren gisa. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.
Prozesuan «umiltasun osoz laguntzeko» prest agertu da buruzagi errepublikanoa. Berria - Harian 2006-03-26
Txaloak jaso zituen umiltasun keinu horrek. Berria - Kultura 2004-12-09
Gizakia horrelako maitasun-ekaitzetan aurkitzen denean, ahantz bitza bere bekatuak, ez bedi umiltasun-ekintzez arduratu, ez eta beste gauzez ere. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 123. orr.
Harropuzkeriaz agintzen duenari umiltasuna falta ohi zaio. Berria - Harian 2005-01-21
umiltasun osoz (3)