Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zure edertasun zoragarria eta berdingabea nire begien aurrean agertu orduko, zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 110. orr.
Zure zerbitzari umil nago. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.
-Petrikilo umil bat besterik ez da -esan nuen nik-. Conti, bere menpekoa, mantal griseko gizon ttiki lasai eta umila, gure aita asko maite zuena. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 159. orr.
Bulegari umil bat eta bere seme-alabak hiltzea baino helburu inportanteagoak izango zituztela terroristek. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 38. orr.
Dohainik bikainena emakume umila. Elizen arteko biblia Si 26,15
Kamikaze xume, sineskor eta umil baten moduan funtzionatzen nuen, ene kideen antzera. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 145. orr.
Bera zen taldearen oinarria, eta agian diskretoena, umilena. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.
Munduak bihotzez garbi eta umil direnei bakarrik barkatzen ziek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.
Eta berriki oraino, Jainkoari esker, hartze nuen baino anitzez gorago ezartzen nindutelarik guztiek, umilek ala puxantek, hona non oraingoan zuzengabeki belzten gaituzten ni neu eta ene etxekoak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 201. orr.
Baso hartako animaliek beti han ezagutu zuten, txabola umil hartan, ogia egiten, baratzea landatzen, negurako egurra biltzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 149. orr.
Bizitza laburbiltzen zion errautsez, hautsez eta izerdiz emokatu buruko umilak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.
Udazkeneko eguzki umilak lagunduta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.
Batzuetan, bost izarreko ostatu handiosa izan, elkarte gastronomiko umila izan, elikagaien tenplu horietan diharduen apaiz "profesionala" da eraldatzailea [...]; besteetan, militante amateur hutsa izaten da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.
Ene uste umilenean bizitzea bizio bat da bizitza maite denean. Berria - Kultura 2004-03-30
Aleman eta frantses estatu-nazioen arteko gatazkari behingoz aterabide bat eskaintzea zen xede umil horren helburua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.
Keinu umil batez zigarroa eskatu zion. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 26. orr.
Deus ez zuenaren alegrantzia umil eta mendekariaren musika. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 110. orr.
Arren, onar iezadazu nire zerbitzu umila. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.
Hire jarrera umila duk nire aurrean, baina aspaldi desbideratu haiz hire bidetik eta nire aholkurik ez duk entzuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 100. orr.
Erregu guztiz umila Espainiako eta Portugalgo inkisidoreei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 151. orr.
Jaun haiek Rosek zerbitzatzea nahi zuten, eta neska sartu eta atera egiten zen, umil eta zoriontsu. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.
Zabartzen dena, harroxko edo handiputz bihurtzen dena, patuaren opariak umil onartu ezin dituena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.
Aitor dezagun umil egia: giza aberea lurrean arrastaka hobeto moldatzen da, zeruan goiti horietan hegaz baino. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 20. orr.
Elizaren inguruan bildu ziren, buruak umil, ahalkea aurpegietan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.
Harro edo umil, hau guztia aitortu beharrean badaude... Txillardegi «Putzu», 1999 - 84. orr.
Etorriko da, lasai, goizgiro frexko baten ostean, aspaldiko eguzki hura, fanfarroikeria handirik gabe, umil samar. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.
Horren ostean, umil, gogogabe, itxuraz dei etengabeei amore emanez, aurpegi guridun gizon lodikotea, burugaina berez eta ingurua makinaz soildua, aurreratu eta beste bi seinalatu zituen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 135. orr.
Piramok marru egin du, kolpeen beldurrez etzanda, isatsa umil. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 21. orr.
Gizon goxoa, maitagarria, eztia, beharbada sobera eztia, umil aire batekin, aski borondate fermurik ez zaukana. Herria 2004-10-21
Hire ama garai horretan neskato begi-umil bat zuan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.
Agerian agertu, Santxo, hire jatorriaren umila; ez gutxitzat eduki baserritarra haizena esatea. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 173. orr.
Hor daude isil-isilik, umil-umil. Rambuteau kaletik Cossonnerie kaleraino umil-umil jokatu zuen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 95. orr.
Nik ez nionan entenditzen baina umil-umil ari zunan, begiak gehiegi altxatu gabe. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.
Komeniko da umil-umil betetzea elizako epaile eta pertsonen ebazpen eta aginduak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 99. orr.
Klausek, umil-umil, alde egin zuen agindutakoa betetzera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 120. orr.
Zauriak sendatutakoan, Enperadore Horiarengana joan zen umil-umil eginda. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 209. orr.
577 deputatuetarik 365 UMP alderdikoak izanki alabainan, denak umil-umila jarri direnak gobernuak hartu bideari. Haiekin hobe umil umila agerturik. Herria 2003-02-20
Elizaren udaberria hemen dugu gure atean, umil umila bai eta ere esperantzez bete. Herria 2005-02-24
Arrastatuak izaiten ziren desertur gehienak aldiz umil umila gerlarat joan behar eta leku txarrenetarat igortzen omen zituzten. Herria 2003-05-29
apal eta umil (4); emazte umil (3); umil umil (15); umil umila (8); zerbitzari umil (5)
gizon umila (5); talde umila (4)