Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umetu, ume(tu), umetzen 1 du/du ad ume bihurtu.

Baina haurrak josteta du maite, eta osabak ere oso atsegin zuen batzuetan josteta... eta hala umetzen zitzaidan behin baino gehiagotan ni gizondu nahi ninduena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 166. orr.

Gero erabat umetu zitzaigun, zazpi abade kalitua zela ekin zion orroka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 39. orr.

Halakoxea hintzen, izan ere: gizon behar zenean gizon, eta umetu behar zenean umetzen zekiena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 111. orr.

Ezeren lotsarik, hiltzeko lotsarik ere ez dagoenean, umetzeko lotsarik ere ez dago, eta orduan, pertsona ilunabartuak, bere garapen oso eta etsigarria gainean dakusalarik, haur bihurtzera bulkatzen du bere burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

Lotsa, ostera, emakume hura neure egiteko sentipen oldartsuak eragiten zidan, bai bainekien hala sentitzeak umetu egiten ninduela haurrak jostailu bat beretzat nahi duenean bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Barry Reisberg adituak Alzheimerren gaitza erretrogenesiarekin lotzen du, galeraren bidez berriz ere umetzearekin.  Berria - Gaiak   2006-01-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Helduetan ere berebat da, baina batekoz bestera; zenbat-eta tontoago (tonto-harroago), kamutsago eta umetuago, orduan-eta zernahi gauzaren kausak azaltzera -eta arrazoiketa zapuztera- ixuriago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Zakar horiek dira: "injustizia, gerrak, esplotazioa, pobrezia, diskriminazioa, marjinazioa, indarkeria...", hots, guraso zintzoek, maisu-andereñoek eta kazetariek beren haur edo bezero umetuen aurrean, zer dioten jakin gabe, bota ohi dituzten jakineko ideia gizen eta berbaila elbarriak, sano dagoen haur bati deus esaten ez diotenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

3 ume egin.

Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari; lotu ikuiluan haien txahalak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,7

4 haurdundu.

Hau da Perikok bere haurtzarotik gogoratzen zuen kontua: zaldun batena zen, behin baso batean zihoala emakume bat behartu eta umetu zuena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Baina okerreko sabelak umetu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus