Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Otsoa artaldean bezala sartu zen doktorea umeteria haren erdian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 77. orr.
Aurrera zihoan, umeteriaren oihuak entzun gabe eta goialdetik igarotzen ziren trenen dardara txundigarria aditu gabe. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.
Behar dut, premia daukat, bizia horretan doakit, zurezko eskaileran beherako umeteriaren arrapalada hori, jainkoarren. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 211. orr.
Arotzak kalearen erdian aritzen dira lanean, umeteriaren, oiloen eta zakurren ondoan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Bitartean, pasealekuetan, umeteria hara eta hona dabil, gurpil gabeko gurdiei tiraka, ontziak hareaz betetzen, negarrez, hozkaka, umeteria izugarria, zarpailtsua, mukia sudurrean, zomorroak eguzkitan bezain ugaria. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.
Han zegoen bera, bihurgunean zutik, neure aurre-aurrean, bere bi maiteei azken musua igortzen -eseriak ziren jada beren eserlekuetan umeteria orrolari harekin bat eginik-. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 100. orr.
Honela, sarritan, artiledun aziendak eta zaldien eta abelgorrien umeteria liskartsua, zeruaren magalpean, nahiz eta zelai bereko belarra moztu eta ibai bereko urean egarria asetu, itxura ezberdinez bizi dira. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.