Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
umetasun iz umea izateko nolakotasuna.
Oso nerabe kutsukoak, nolabait esateko; eta, hala ere, giza eta gizarte aldetik falta sakona islatzen duen umetasun eta xalotasun nabarmena dute ezaugarri. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.
Gugan zirrara gehien sortzen duena ume protagonisten dezepzioa da, gertakizun haren ondorioz umetasuna galtzen dutelako hirurek, helduen izaera beraiek uste zutena baino askoz itsusiagoa dela ikustean. Berria - Kultura 2006-02-04
Izan ere, antigoaleko umeak gara denok, Goio eta Andoni, eta orduko neskatoa neu ere, oraingo jende heldu, sakabanatu, umetasun arrastorik gabea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 82. orr.