Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umemoko (orobat ume moko; Euskaltzaindiaren Hiztegian umemoko agertzen da) 1 izond adkor umea, ume koskorra.

Zortzi urteko umemoko batek ez dakiela hizkuntz sistemaren alde onak eta alde txarrak neurtzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 12. orr.

Umemokoak ziren, bizitza harrapatu nahi zuten, bizitzak berak gu harrapatzen gaituela jakin barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 24. orr.

Umemoko bat besterik ez zara, eta bazter guztietan sartzen duzu muturra.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.

Horixe gertatzen zitzaidan neuri ere, umemoko bat besterik ez nintzen baina; iraultzaileek bezala jokatu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 113. orr.

Ia ez nau hartzen, lehen bezala, kontuan zertan harturik ez dagoen umemokoa bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 178. orr.

Ez naiz zuek pentsatzen duzuen umemokoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 272. orr.

Umemoko batzuk armadari zirenak eta bost lapurtzea!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

2 (izenondoekin)

Zenbateraino zinen zu ere umemoko zikin bat orain dela bi urte, nahiz eta ordurako zeure burua heldutzat eduki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 153. orr.

Bihotza estutu zidan: umemoko zikin batzuek katu bat ito behar zutela iruditu zitzaidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Gurdien azpian umemoko zarpailtsuak jolasten ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 179. orr.

3 (izenondo gisa)

Zeren zaintzaile umemoko haiek ere gozamen eroan arituak baitziren gau hartan, eta botila erdi bat ardo geratzen zen bakarrik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus