Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bero jartzen garenean, bagina umeldu egiten da, eta zakila, berriz, gogortu egiten da. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.
Abiatu ziren biak, zera gogortzen hasita bata, zera umeltzen hasita bestea, saihestezina zirudien amaierarantz. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 72. orr.
Begiak umeltzen zitzaizkiola ikusi dut. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.
Ardura dizu lehenengoz mihiaren puntaz nire zulotxoa pixka bat umeltzea? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 30. orr.
Lantzean behin haize-bolada batek begitartea umeltzen zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.
Mahukaz lehortu du eskopetaren kanoia umeltzen duen lurruna. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 139. orr.
Izerdiaren likina kamiseta umeldu eta itsatsian. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.
Piperrak umelduta-edo egongo ziren, agian. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 120. orr.
Baina datil umeldu eta ubelduen uztari ihesi joanez, lur berri-berrira aldatu da. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.