Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

umel 1 izond hezea.

Ohol hormak eta uralitazko teilatua dituen etxe umelean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Eta hantxe dago, taberna ilun eta umel hartan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.

Ezpain umel, haragitsu eta mugikorrak, eta guk geuk xuxurlatutako hizkuntza arrotzaren hots ulertezina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 34. orr.

Sudur estu baina kakoa, begi distiratsu eta begirada umela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 73. orr.

Antizikloiaren eraginez, mediterraneoko aire masa umelak Penintsulako kostaldera datoz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 385. orr.

Lagunek otsaileko aire umel eta hotza nabaritu dute aurpegian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 87. orr.

Airea freskoa zen eta umela oso.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

Giro bero eta umela zegoen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Sahats adarño edo makila bat lur umel samarrean sartzea nahikoa, zuztarrak agudo bota eta itsasteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Guztia nahastu eta lau hilabeteren buruan konpost umela lortuko dugu, eta sei hilabeteren buruan konpost heldua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Erreka eta ibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Denoi eragiten digu neguko hotz umel bustiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.

Baina 1967 hartan, negu ustel eta umela izan genuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 103. orr.

Zakur hilak, inork lurperatzen ez dituenak, zopiloteak, azoka alderako teilatuen gainean pausatuak, sargoria, itsasotiko kirats umela, itsasoaren gaineko eguzki ugertsua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 250. orr.

Freskura umelezko izara batek estaltzen zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izenaren izenondo gisa)

Aurpegia eguzkiari eman eta gutunazaletik orri hori eta umel sorta hartu zuen eskuetan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 85. orr.

3 irud/hed

Ez zen beldurra, hotzikara umel eta sakona zen sentitzen zena iluntzeko lasterketa lardatsean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 31. orr.

Euria ospitale barruan zegoen sartuta; ez euria bera, euriaren kolore umela.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 25. orr.

Neguan, herriko farol apurrak hotzaren itzal umelak argitu ezinik zeudela, [...].  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 78. orr.

Edurne ederra, Edurne liraina, Edurne gure amets umeletako protagonista.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Hodei urdin bat edo beste kenduta, harmonia umeleko gaua zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 119. orr.

4 (adizlagun gisa)

Hara, dena umel zegoen hemen; igeltsua berriz jarioan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 136. orr.

Beheko sua umel eta hutsik zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

"Ondo" erantzun dio begiak gorri, umel.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 86. orr.

5 (izen gisa)

Ongizateak abantailarik ekarri badu, hortantxe izan da, bizitokietako hezedura eta umela janez, aire epelez giroa gozatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.

Airea trinkoagoa da, atzokoaren aldean: itsasoaren umel zaharra, orbelaren ustel-usaina.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hotz umel (3); masa umel (4); umel bustiak (3)

begirada umela (3); umela zegoen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus