Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
umegile iz umeak egiten dituena.
Egiaz aitortzen dizut, niretzat ez dago ezer nazkagarriagorik alkohol lurrunen artean haurrak sortuz doan piztia umegile hori baino, gero hilerrira eraman edo, bestela, espetxeetako edo prostituzioko armadak osatzera joango diren haurrak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.
Ezkontza sakratu, heterosexual, monogamiko eta umegilearen barruan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.
Sexualitatearen psikiatrizazio obsesiboak "perbertsio sexualen" zerrenda azkengabe bat egitera eraman zuen gizona, eta horien artean sartu zuen ezkontza barruko koito umegilea ez den jokabide oro. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 9. orr.