Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
umealdi (orobat umaldi) 1 iz animalia-talde baten jaioberrien multzoa.
Edonola ere, [pinguinoek] larrutik ordaindu beharko dute bizirik irautea: ia umealdi osoa izotzean harrapaturik hiltzen utzi beharko dute. Berria - Gaiak 2004-12-16
Ikertzaileak uste dutenez, aurtengo umealdia galdu egingo da ziurrenera. Berria - Gaiak 2004-12-16
2 animalia batek saio batean egiten dituen umeen saila.
Azkenak, orain ditugunak, umaldi bateko bi aleman ardi-zakur dira, senideak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 125. orr.