Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ulukari izond ulu egiten duena.
Auto zuri dotore bat pasatu zen ziztu bizian mendate gainetik, eta haren atzetik ertzain-auto ulukaria, goiko argi urdin birakariak piztuta. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.
Suhiltzaile-kamioi bat eta eskailera-furgoi bat gorantz zihoazen ziztu bizian, adar-hots ulukari baten oihartzuna atzean utzita. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 347. orr.
Haize basa ulukaria, zorigaitz eta nekearena Finlandiako sorgileak doaz zurrunbilotan zaldun. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 139. orr.
Nire anaiak eta biok, ulukari betierekoen taldekook. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.