Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hontzak uluka ari ziren, katuak miauka, eta Nevilleren apoa ozen korroka bere kapela azpian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.
Hiru antxeta biraka ari ziren uluka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.
Sam, zarata hark esnaturik, uluka hasi zen, zakur izutuek egin ohi duten moduan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.
Pasa den neguan otsoak egon ziren oholesiaren inguru osoan uluka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 340. orr.
Gau batzuetan horma inguruan uluka igarotzen den zakur batek zirrara eragiten die beren ohean Héracliusi eta Dagoberti. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.
Zakurra Casabruciatako ezpondan ibiltzen zela uluka. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 314. orr.
Nire gazte denboran baziren beste gauza batzuk zoroaldiak eragiten zizkidatenak, hau da, uluka hasteko gogoa, malenkonia deritzanaz oso bestelako kontua. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.
Ganbarako demonioak hodiak danba-danba jotzen zituen uluka, gauzak lasaiegi zeudela pentsatzen zuen bakoitzean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 41. orr.
Ahots jeloskor bat uluka hasi zitzaidan barrenean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 83. orr.
Emakume txiki potzolo bat gizon zahar bati uluka ikusi genuelarik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 267. orr.
Ron saltoka hasi zen minez uluka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.
Minaren minez uluka, Bran astinka hasi etsaiaren isatsari heltzeko moldatu zen. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 178. orr.
Hondartzaren pareko bidetik bi jendarme-auto ikusi genituen, argi urdin birakariak piztuta eta uluka, ziztu bizian. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 141. orr.
Entzun, entzun haizea uluka! Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.
Are goibelagoak egiten zituen olatuen aparrak bere gailur zuri beldurgarria labar harrien gainetik gora altxatzen zuenean, uluka eta orroka beti. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.
haizea uluka (3); minez uluka (4); uluka ari (3); uluka aritzen (3); uluka hasi (10); uluka hasi zen (5); uluka hasten (4)