Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ultzera bat du, dirudienez, eta ebakuntza bat egin behar diote. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.
Galete herrixkako andre noble batek ultzera bat zuen bular artean eta, haren oinazez kiratsez bezainbat atsekabetuta, ez zuen inolako sendabiderik aurkitzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.
Ultzera gaiztotu egiten zaio [...] hilabete amaieran zeinen gutxi aurreztu duen jakinik. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 15. orr.
Ebakuntza horren ondorioz, denborarekin, etenak, urdaileko ultzerak, infekzioak sor daitezke. Berria - Euskal Herria 2004-02-29
Nahi dutena esango dute, baina ultzera asko saihesten dira hizkuntzaren degradazio ttiki baten truke. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 54. orr.
Ultzeraz trabaturiko ahots-bidea ixten zitzaien. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.
Ultzera gaizto bat zuen bere semearen alde. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.
Leku publikoetan arrastatzen eta negargarri hiltzen ikusiko zenituen, zikinez eta zarpailez josiak, hezurren gainean azal huts, ultzera zantarrek eta ustelmenak ia lurperatuak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 463. orr.
Ultzera peptidikoaren sorreran, Helicobacter pylori bakterioak duen eragina. Berria - Gaiak 2006-01-03
Urdaileko ultzera sortzen da orduan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.
Duodeneko ultzera du. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 12. orr.
ultzera sortzen (3); urdaileko ultzera (4)