Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ultrasekretu izond guztiz sekretua.
Postaz banatzen den Conspiracy Digest hilabetekari ziklostilatuaren arabera, artikulu honen egilea kriogenizaturik dago Rushmore mendiaren barruan kokaturiko base ultrasekretu batean, Elvis, Bruce Lee, Walt Disney eta Stanislaw Lem-ekin batera. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 180. orr.
Dirudienez, Munduko Bankuak bahituta daukala esaten du egileak, haientzat lan egitera behartu dutela, eta Mendi Harritsuetan duen egoitza ultrasekretu batean entzerratuta daukala, haientzat lan egin dezan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 98. orr.