Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia esan, proposamena baino gehiago ultimatuma izan da. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 101. orr.
Espainiako Auzitegi Gorenak ultimatuma eman zion Eusko Legebiltzarrari, SA desegiteko. Berria - Euskal Herria 2004-12-29
Frantziako Gobernuari ultimatuma ezarri zion, eskola publikoetan buruzapia eramatea debekatzen duen legea bertan behera uzten ez bazuen, bahituak hilko zituztela. Berria - Mundua 2004-09-03
Beste zurrumurru batek esaten duenez, gobernu sobietarrak eta Churchillek ultimatuma eman omen diote alemanei, eta Hitlerrek agindu omen du ez gehiago hiltzeko judurik. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.
Sidney ile-apaintzailea zorigaiztoko kartazala irekitzen ari da eta ugazabaren ultimatuma ozen irakurtzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.
Bahitzaileek jarritako ultimatuma asteazken arratsean amaitzen zelarik, [...]. Berria - Mundua 2004-09-02
Bruselan, «kalearen ultimatumak» errefusatu zituen Chiracek, eta ordura arte «erabateko» babesa agertu zion publikoki Dominique De Villepin lehen ministroari. Berria - Ekonomia 2006-03-30
Enpresako zuzendari Thomas Ruggebergek emandako ultimatumari ezezkoa eman zioten atzo langileek. Berria - Ekonomia 2004-04-24
Ultimatumari uko eginda, Najafhirian segituko du Al Sadrek. Berria - Mundua 2004-08-20
Han kausituko duzu orobat hitzarmena berritzeko zure proposamenari eginen diodan ultimatum-a. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.
Urtarrilaren 15a bukatzen zen amerikarrek Iraken aurka luzaturiko ultimatuma. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 171. orr.
Austriaren ultimatuma jaso zuenean, Turkiako Ministerioa hura aztertzeko bildu zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 256. orr.
Gero batzorde bat eratu eta ultimatum bat prestatu zuen prefektuari bidaltzeko: edo sententzia betetzeko agindua bertan behera utzi eta sententzia bera indargabetzeko bidea hasi, edo greba orokorra. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 233. orr.
Umeei ultimatuma eman zien: amarekin bizitzea edo aldundiaren harrera-etxera joatea. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Nirekin kristoren moskeoa hartu zuen, baita ultimatuma eman ere: Aste Santurako, beranduenik, lana bilatu eta etxetik ospa egin beharko nuen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 116. orr.
jarritako ultimatuma (4); ultimatuma eman (26); ultimatuma eman zien (7)