Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ulertzeke iz ulertu gabe.
Ulertzeke irakurri nituen, gogo biziz, neure odoleko gizon batek guztizko pintzel zehatzez idatzi zituen hitz hauek: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.
Mikelek zergatia ulertzeke segitzen zuen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 95. orr.
Loroen moduan errepikatu dizkidate galderak behin eta berriro, erantzunak ulertzeke. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.
Potentzian den gauzaren aktoa da higidura, baina "akto inperfektu" gisa ulertzeke dagoena, gutxika infinituari hurbiltzen zaiona. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.