Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ulertze 1 iz zerbaiten esanahiaz, izaeraz, zergatikoaz jabetzea; norbaitek dioenaz jabetzea.

Erlijioa da ardatza, eta fenomenologia edo teoriak osagarriak dira eta erlijioaren ulertze dinamikoa eraikitzen laguntzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 268. orr.

Nola Izpirituak, arrazoitzen duen aldetik, bere izana atxikitzeko egiten duen ahalegina ulertze bat baizik ez den [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 427. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pello Esnal, Gorka Aulestia, Patri Urkizu, Jon Kortazar bera... aritu izan dira ahozkotasunaren inguruko ikerkuntzan eta ulertze-ahaleginean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 111. orr.

Honela, "ulertze" prozesua aztertzearen inguruko arazo orokorra murriztu egiten da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez du teologoek hain maite duten "mundu-ikuskera" delako horren arrastorik, ez mundu-ulertzerik, baina bai mundu-entzuera bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Oker-ulertze orokor horretatik bi ondorio atera ditzakegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 218. orr.

Hamahiru mila gizon, beren sentimenduak edukiko dituztenak, nola ez, baina sentimenduok hain guk ez bezala adieraziko dituztenak, gure eratik hain urrun, non elkar ulertze kontu horretan hurbilago egongo baitira beren etsaiengandik, mairuengandik, guregandik baino, haien ondorengotzaren bandera eta titulua geuk eramaten ditugun arren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 218. orr.

4 ezin ulertze iz

Garbi dago oztopoa ez zela euskalkia, eta beste nonbait bilatu behar dela ezin ulertzearen gakoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 8. orr.

Hedabide eta komunikabideeri Eusko Jaurlaritzak emanen dituen laguntzetan apaltze bat 300.000 eurokoa agertu baita azken erabakietan, asaldatu dira hegoaldeko prentsabideak eta beren ezin ulertzea jakinarazi ere.  Herria   2002-07-25

Esan nahi nioke zorigaiztoko herri honetan taumaturgoak izan behar dugula oraindik ere, ezin-ulertzearen amildegian erori nahi ez badugu. -Adierazgarria da zure ezin ulertze hori.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 107. orr.

Orain, hil aurreko azken orduan, ezin ulertze horrek finko begiratzen zion, begitxo ergelak zabal-zabalik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

· Bizitza osoan, horma baten antzeko elkar ezin ulertze amaigabea egon zen Vasiliren eta senideen artean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

5 gaizki ulertze (orobat gaizkiulertze g. er.)

Eta tira, barkatzeko, gaizki ulertze bat izan zela.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 103. orr.

Gaizki-ulertze bat baino ez zen izan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 117. orr.

Eta gainerakoan ez baitut etsaminatzaile aditu eta inpartzialengan gaizki-ulertzerik aurkitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Gaizki-ulertzeak saihestearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 160. orr.

Gaur egun aho batezko iritzia dago Eckharten benetako doktrinaren gaizkiulertzeetan oinarritu zela haren kondena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Hasiera-hasieratik hemen gaizki-ulertze handi bat sor dezakeen bikoiztasun bat agertzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 126. orr.

Zeren elkarren aurrean jartze honek azkenen teoria gaizki-ulertze orotatik askatzen baitu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Gure helburua ez da erlijio jakin baten kontra jotzea, komunitateen arteko gatazken testuinguruan sortzen diren ezinegon eta gaizkiulertzeak baretzea baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Ondoren sortutako ika-mika eta gaizkiulertzeak argitu.  Berria - Kirola   2004-07-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elkar ulertze (20); ezin ulertze (3); gaizki ulertze (18); gaizki ulertze bat (4)

gaizki ulertzeak (9)

elkar ulertzearen alde (5); elkar ulertzearen aldeko (3)

elkar ulertzerik (7)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus