Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bahiarren begietan, bahiar ez diren guztiak izaki ulertezinak dira, arriskutsuak eta azpijoko zaleak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.
Gure adiskidetasuna pozoitu zuen sekretu ulertezin hura. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 153. orr.
Beldur ulertezin batek bihotza estutu zion. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.
Sen ulertezin batek, esker ona baino biziagoak, bultzatu egiten zuen traidorearen esklabo izatera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 268. orr.
Bagoian berarekin bakarrik egoteko grina ulertezina, adieraztezina. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 91. orr.
Ez dago enigma ulertezinik zuretzat. Elizen arteko biblia Ez 28,3
Interpretari pribatu eta ilunek liburukote ulertezinetan taxutuak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.
Diploma horrek bandera asko zituen gainean, eta latinez idatzitako hitz ulertezinak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.
Sinesten al didak azken berrogeita bat urte honetan pauso ulertezin hori argi dezaketen posibilitate guztiak banan bana bilatu eta aztertu ditudala? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.
Marra etenezko sare nahasi ulertezin bat baizik ez dute osatzen bide horiek. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.
Konturatu zen burua hutsik zuela, berriz orri txuria, edo beltza, hitz guztiak elkarren gainean, elkarrekin gurutzatuak, ulertezinak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 174. orr.
Nahiko idazkera zabarra zuen, batzuetan ia ulertezina. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 149. orr.
Are ausarki erantzuteko, irain eta madarikazio ulertezinez, haiek ezarririko itxitura eta zapalkuntzazko errejimenari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 23. orr.
Bere esanezineko jakinduria gorenean eta bere erruki eta ontasun goren eta ulertezinean munduak zorotzat eta mespretxagarritzat duena aukeratu duelako. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.
Nahiago dut besteentzat irakasgarri izango diren bost hitz ulergarri esan, hizkera ulertezinean hamar mila baino. Elizen arteko biblia 1 Ko 14,19
Zer edo zer kantatu edo oihukatu ohi zuen estonierazko esaldi eten, ulertezinekin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.
Euskal Herriko egoeraz jakiteko erakusten zuen grina ia itsu eta, nire iritziz, ulertezinaren zergatia herriminak behar zuela izan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 276. orr.
Gerora, dena pasatzen duk... modu ulertezinean pasatu ere. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 206. orr.
Ulertezinak ziren margolanak, kolore-nahaste bat begi normalentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.
Zuzendaritzaren jarrera ulertezina dela deritzo. Berria - Ekonomia 2006-04-05
-Hire diskoetako marru horiek bai direla ulertezinak! Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.
Aralarreko Mikel Basaberen irudiko, «ulertezina» litzateke Legebiltzarrean batzordea ez osatzea. Berria - Harian 2005-08-05
Horregatik da bizia hain gauza bitxia eta arraroa, auskalokoa eta parte xelebrekoa, eta zulatu ezina, eta ulertezina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.
Ulertezina zen nola kabi zitekeen zuri hura guztia halako poto txikian. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 220. orr.
Hizkuntza eta kulturarenganako desinteresa ulertezina zitzaion. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 118. orr.
Ulertezina zitzaidan hitz labur bat. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
Anek bere euskera petoan esplikatzen zizkien zirenak eta ez zirenak, guztiz ulertezinak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.
Gero errealitate korapilatsu eta ezkutua agertu zen, ametsen mundua bezain ulertezin eta iluna. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 215. orr.
Gizaki guztion ondarea direla [hizkuntzak], oharmena eta sentsibilitatea biderkatzeko kodeak eta, besterik gabe, musika eztia, ulertezinak gertatzen zaizkigunean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 193. orr.
Hannak ez dit gaitzespenik egiten, ez zaio ulertezina iruditzen nik Sabethekin hala jokatu izana. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 256. orr.
Hori guri eta gure amari harritzekoa iruditu zitzaigun, ulertezina. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 193. orr.
Bereizketak eginez, agian ez zaigu dena berdin ulertezina agertuko, graduak eta ñabardurak nabariko dira, gauza ulergaitzago eta ulergarriagoak suma daitezke. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 65. orr.
Bere ulertezina Izaskuni azaldu eta hark eman zion zergatia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 89. orr.
Neure ulertezinean bihotzez goraipatzen dut Jainkoaren onberatasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.
Ulertezineko hitzak ahoskatzen dituen aurpegi horren aurrez aurre. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.
Ulertezineko aintzaz Aitaren eskuinaldean eseririk ikusten zuen estasian. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.
Neure beldur naiz! beldurraren beldur; nire gogoa asaldatzen zaidanean haren esturen beldur, izumen ulertezinezko sentipen izugarri horren beldur. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 175. orr.
Guztiz ere sinetsita geratu nintzen, ziur, normala ez zen zerbait, ulertezinezko zerbait ari zela gertatzen nire etxean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.
Espainiako Gobernuak jarritako helegitea «guztiz ulertezinezkoa» dela uste du Gasteizko Ganberako buru Juan Maria Atutxak. Berria - Euskal Herria 2004-02-10
Danbor atxikiezin hori belarria betetzen ari zitzaidan bere hots beti-berdin, eten, ulertezinezkoaz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.
Ulertezina egiten da Anoetan Gabilondo bezalako jokalari bati txistu egitea. Berria - Kirola 2004-05-19
Hainbeste urtetan iraun zuena halako batean, ez bat eta ez bi, moztea ulertezina egin zitzaidan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 29. orr.
Ezagutu ditut pertsona batzuk psikoanalisia baliatzen zutenak niri ulertezina egiten zitzaidan hainbat jokabide esplikatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 117. orr.
Bizitza hondatuko zion ekintza zentzugabe eta ulertezina egin zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 156. orr.
Gaitza ikuspegi oro hartzailean ikertzen da, eta gehienetan ulertezin egiten zaigu. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 16. orr.
Bati baino gehiagori ulertezin egingo bazaio ere, liburuki hauek ez dira larruz azaleztatuak, ez dute urrezko letrarik bizkarrean ez koloretako santurik barruan. Berria - Kultura 2004-10-02
guztiz ulertezina (8); jarrera ulertezina (5); ulertezina egin (4); ulertezina egiten (6); ulertezina egiten zaio (3); ulertezina gertatu (3); ulertezina iruditu (3); ulertezina iruditzen (6); ulertezina izan (3); ulertezina izango (3); zinez ulertezina (3)