Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abas esanekoa eta baketsua zen, onbera eta adiskidetzeko berezko joerarekikoa, ulerkorra eta barkabera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.
-Non daude, baina, pertsona ulerkor eta gupidatsu horiek? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Hitz gutxikoa izan arren, emakume atsegina eta adeitsua zen jendearekin, zabala eta ulerkorra lan-harremanetan, beti prest zenuen laguntzeko. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 186. orr.
Oso ulerkorra izan zara kontu honetan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 224. orr.
Haren maizterrentzat [...] etxeko nagusi eskuzabal eta ulerkorra zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Emakumeak ez dira gaizki esaka aritzen haiekin larrua jotzen duten gizonen kontra, ulerkorrak dira salbuespenik gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.
-Non daude, baina, pertsona ulerkor eta gupidatsu horiek? Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Ulerkorra eta irekia izan behar duzu: ulerkorra senarrarekin eta irekia zeure buruarekin. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.
Bere kasuan jendea ulerkorragoa zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.
Euskal gizartea oso irekia da besteekiko; tolerantea, ulerkorra. Berria - Euskal Herria 2004-08-22
Ulerkor agertu nahi eta ezin. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.
Ulerkor azaldu natzaio, niregatik ez kezkatzeko esan diot, ondo nagoela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 98. orr.
Ez baita errana egun ulerkor eta bihotzdun iduri duen Israëleko burua ez dela bihar zakar eta gogor agertuko. Herria 2005-02-03
Esan didatenez komeni da zenbakia ahalik bizkorren alemanez argi eta ulerkor ahoskatzen ikastea. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.
Beheiti baina ulerkor entzun nion berbaz: Bonjour! Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.
Hungariar urdailerako -esan du irribarre ulerkor eta errukiorrez- ezohikoa da, noski. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.
Jarrera ulerkorra hartu beharko dugu, badaezpada. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 225. orr.
Begirada gozo eta ulerkor bat eginez gero, berriz, barrez ari gatzaizkiola uste lezake subjektu begirale aktiboak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 28. orr.
Ez zen inoiz hildakoei buruz hitz egiten, eta haien senideei ez zitzaien keinu ulerkorrik eskaintzen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 14. orr.
Zuzendaritza Batzordekoek ezker-eskuin mugitu zuten burua, aitakeria ulerkorraz. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.