Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ulergarritasuna kolokan jartzen dute horrelako laburdurek. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 155. orr.
Neure irudiaz sobera arduratu gabe ari izan naiz hitzari hitza harikaltzen, ulergarritasuna helburu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.
Informazio orriak xehetasunak emateko dira, eta euskarak ulergarritasuna saihesten badu, ez du funtzio hori betetzen. Berria - Euskal Herria 2004-02-06
Bi egunen buruan, Morse andrea bere onera etorria zen ostera; zor eta lor hasieran, eta gero eta ulergarritasun handiagoaz ondoren, zorigaiztoaren neurrigabeaz ezari-ezarian jabetu ahala. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.
Munduaren ulergarritasunean fedea galtzeko ez dago zientziaren kardinalen esanetara zuzenean jotzea adinakorik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.
Xehetasun batzuetan aldaketak egin bazituzten, ulergarritasunaren mesedetan izan zen, ez estiloarenean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.
Mentxuk bihurrikeriazko masail okertzeren bat bilatu zuen bestearen aurpegian, edo ulergarritasunezko keinu atseginen bat sikieran. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 126. orr.