Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ulergaiztasun iz ulergaitza denaren nolakotasuna.
Ezin parekatu dira inola ere gure sorkariak eta Haren eginen zabaltasun, sakontasun eta ulergaiztasuna, Demokritoren putzua baino handiagoa baita haiek beren baitan duten sakona. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 57. orr.
Ulergaiztasun komunikatiboaren kontu hau hornitzeko, bi txiste jarriko ditut. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 48. orr.
Hortz bakarra izanda baldartu egingo zitzaion ahoskatzea, eta horri egotzi nahi diot nire ulergaiztasuna, baina izan liteke, horrez gain, mutiko kalekume hura gai ez izatea bere aitona baserritarraren euskara aditzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 56. orr.