Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ulergaitz (orobat ulerkaitz g.er.) 1 izond ulertzen zaila dena, ia ulertezina. ik adigaitz.

O, gizon ulergaitza!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.

Ahotik hots ulergaitzak jaulkitzen zitzaizkiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Ismet, bien bitartean, esnatu eta lokartu egiten zen aldika, eta hitz ulergaitzak murmurikatzen zizkidan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 83. orr.

Mezua mordoilo ulergaitza besterik ez da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

Batzuentzat maila goreneko lana dena, besteentzat jolas literario hutsal eta ulergaitz samarra da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.

Zalantza apur batez betiere, bihotza biluzteak sentikortasun ulergaitz halako bat erantsiko balio bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Esplikazio lehor, ulergaitz, hermeneutiko, enigmatiko eta transgresibo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Bere helburuen artean dago irakurlea ukitzea eta hunkitzea, haren arimaren hari bat jotzen asmatzea, sentiberatasunen artean izaten diren uhin harmoniko berezi eta ulergaitz horiei esker.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

Zer indar ulergaitz eta misteriotsuk erakartzen nau, bada, zuregana?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Eta Ednak zeozer ulergaitza esango dizu dardaraka, I love you moduko zeozer.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 311. orr.

Korrika eta presaka hitz egin zion mutilari, nahas-mahas ulergaitzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 177. orr.

Alemaniarren gogamen zorrotzak hitz korapilatsuak sortzen ditu, ulergaitzak askorentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

Azentu ulergaitza gazte harena.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 93. orr.

2 (izan eta kideko aditzekin)

Ulergaitza izan zen hura guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Minutu labur haiek ulergaitzak ziren berarentzat, bazirudien denboratik eta beraren bizitzatik kanpo zeudela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Horregatik da interesgarria bizitza, ulergaitza delako.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 222. orr.

Ulergaitza zitzaidan bat-bateko mudantza hura. Marcel Martin eta Victoria bera baino gorago daude, ulergaitz zaizkion erreferentziak darabiltzate, askeagoak dira, zintzoagoak, bera baino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Albistegiak, gehienbat, aspergarri zitzaizkion, eta gero eta ulergaitzago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Ez zen oso beldurgarria, baina bai nahasia, ulergaitza eta bitxi samarra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Dena dakienak ez dauka deus ikasterik, eta deus ezin ikas dezakeenak ez daki ezer (honek, errazaren errazegiz, ulergaitza dirudi).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Esandakoa ulergaitz irudituko zaio, agian, eta objekzio hau egingo dit: [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.

Ulergaitza ematen badu ere, Umberto eragozpena nuen Parisa joateko, ez akuilu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

Horregatik, hizki-mizki eta xuxu-muxu ulergaitz gertatuko zaie Jaunaren hitza.  Elizen arteko biblia   Is 28,13

3 ulergaitza/ulergaitz egin

Orain ulergaitza egiten bazait ere zein tuntuna izan nintzen ikustea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.

Husainek luzatu zion begirakunea ulergaitza egin zitzaion Abasi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 355. orr.

Ez zitzaidan hargatik ulergaitza egin nire emaztearen jarrera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 69. orr.

Mollyri, aitortzen zuen, ulergaitza egiten zitzaion gerra haren nondik norakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 70. orr.

Errepideen korapiloa ulergaitz egiten zaio emakumeari, baina ohartu da bideak oro hondartzara xedean doazela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 177. orr.

Aitortzen dut neure idaztoharrak berriro begiratzean asko direla ulergaitz egiten zaizkidanak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 250. orr.

· Ulergaitz samarra egin zitzaion halako arratoi zuloan bizi zen norbaitek bigarren etxebizitza bat edukitzea  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus