Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nola izan ote zen gauza ia ulerbiderik gabeko haurtzaro hartatik irteteko? Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.
Musikari esker, Krisztinaren eta hire artean ulerbide bat sortua zuan, haren eta nire artean sortu ez zena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 193. orr.
Polaritate horretan oinarritzen dela esango nuke Borgesen estiloa: testu milimetroraino zehatz-zuzenak, aldi berean, zeharkako iradokizunak eta mugarik gabeko ulerbideak ernaltzen ditu nonahi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.
Guareschi, berez, eskuindarra, erregezale eta antikomunista izan zen [...]; aldiz, bere literaturan ematen zuen mezua esan dugun ulerbidearen aldekoa zen, zalantzarik gabe faxismoaren eta nazismoaren biktima izan zelako bera ere. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 11. orr.
-Edo nik jarri ditudala hor uste al duzu? -uste dut ulerbidean sartu garela-. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.