Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan aitona edo amona maitagarriak iruditzen zaizkigu, goxoak, argiak, ulerberak, samurtasunez beteak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 134. orr.
Aitak, normalean, itxiagoak dira neskekin eta mutilekin, biekin berdin; amak, berriz, ulerberagoak izaten dira. Berria - Harian 2005-04-15
Jokabide batzuekin jarrera ulerbera zeukaten kontzientzia batzuk aldatuko direla uste dut, atentatuen gordintasuna eta ondorioak [...] ikusita. Berria - Euskal Herria 2004-03-21
Ulerbera izan behar duzu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.
Gure amaren bisaia ere ez zen ulerberagoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 164. orr.
Beren iraganaz deus ez dioten hainbat idazle borrero edo zentsore edo faxistekin bezain ulerbera jokatuko ahal dugu trajedia latzen ispilura begiratu nahi izan ez zuen biktima batekin! Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.
Ederki egingo dute irri gure kontura, baina tira, zorionez garaiz ohartu ginen, eta egilea ulerbera agertu zen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 108. orr.