Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hegatsak ditu, eta ezkatak, arrainek bezala, baina aurreko hegatsak hankak bihurtzeko bidean dira: eskumuturra dute, eta ukondoa, baina atzaparrik ez. Berria - Gaiak 2006-04-07
Bi eskuak poltsikoetan, ukondoak atzean zituela ibili ohi zen jendeari arretarik jarri gabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 193. orr.
Arindu handia zen harentzat txapitularen leihoan ukondoak bermatu eta kanpora begira egotea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.
Ukondo baten gainean bermatuta zegoen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 177. orr.
Ukondoak burdinazko barandan jarririk. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.
Ordurako aita mahaian zegoen, ukondoak jarrita festa egunetarako harizko zamau zuri brodatuaren gainean. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 14. orr.
Müller jaunak ukondotik heldu zidan berriro: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 331. orr.
Ukondotik oratu nion amari: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 59. orr.
Emilek ukondotik tira egin zion Congori. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.
Ez nuen haren ukondoa askatzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 304. orr.
Idoiak gerrian ipini zituen eskuak, ukondoak zabalik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 141. orr.
Burua eskuek sostengatuta, ukondoak belaunburuen gainean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 32. orr.
Pentsakor geratu zen Angie, ukondoak mahaian. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.
Aurrerantz makurtu zen, ukondoak mahaiaren gainean, kokotsa bi eskuetan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.
Idoiak buelta eman zuen, barra zikina ukondoen euskarri, txoko guztietara so. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 124. orr.
Tripaz beheiti jarri eta ukondoekin arrastaka soldaduaren botetaraino joan nintzen, bi eskuekin geldiarazten saiatu nintzen, baina alde egin zidaten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 92. orr.
Ukondoa ukitu zion eta hitz batzuk xuxurlatu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.
Kolpe ederra hartu zuen eskuineko ukondoan, baflearekin batera erori zenean. Berria - Harian 2005-07-07
Ezkerreko ukondoko erradio hezurraren muturrean du Ruben Belokik haustura txiki bat. Berria - Kirola 2004-03-09
Paul D-k zabalik zeraman txalekoa, zamarrik gabe, alkandoraren besoak ukondotik gora bilduta. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 78. orr.
Bideak ukondo antzeko bat egiten zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.
Ukondoaz joko du laguna, eta, barreari nekez eutsirik, esango dio: "Begira, begira, Txitxikov, hor doa Txitxikov!". Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 357. orr.
Ukondoko giltzadura, berriz, gontza da alde batetik (besaurrea luzatzea edo hatzekin sorbalda ukitzeraino tolestea ahalbidetzen baitu), eta bola-ahokadura motako giltzadura bestetik. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.
Bizeps muskulua erradioari lotzen zaion puntua ukondotik oso hurbil dago, eta ukondoak egiten du euste-puntuarena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.
Eskularru hori bizi batzuk, ukondorainokoak. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.
Etxe-lantegiko andreak, begirada gaiztoz, ukondoaz egin zidan bultza. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.
Irriño batzuk han-hemen, ukondoaz elkar jotzea, begia kliskatzea aurrekoari. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.
Davidek ukondoarekin jo ninduen saihetsean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.
Kolpetxo bat eman zion ukondoaz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.
Patricia ukabilka ari zitzaion Arnoldi, lepokotik tiraka, ukondoez zartakoka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 70. orr.
Lihozko uniforme zuria bazter utzirik, tafetazko jantzi urdin ilun bat zuen soinean, papar aldean behera neurrian ebakia eta ukondo-angeluak biluzik uzten zizkion mahukak zituena. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 207. orr.
Ez du indarrik atxemaiten, ukondo ukaldi batez, lapatina bezala lotzen zaion senargaiaren gibelera pusatzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 178. orr.
Tabernako neskak, nahi gabe, sardinzarrez beteriko saski bat lurrera bota baitzuen ukondo kolpe batez. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.
Fardel txiki bat aldatu zuen eskuineko eskutik ezkerreko beso-ukondoaren azpiko aldera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 227. orr.
Sudurrak topo egiten zuen ukondoz, mahukaburuz, mahukaz, xingola-muturrez, atorraz eta soineko urrintsuz osaturiko hesi batekin. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.
Higatu samarra zen jaka hura, baina garbia, eta behar bezala zeuzkan ukondoak: batere adabakirik ez. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.
Zulo bat daukazu ukondoan, Arnold. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 66. orr.
Goioren jertseak zuloak zituen ukondoan eta amak larruzko adabakiak josi behar zizkion. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 209. orr.
Haren oinetako zahar urratuei begiratu zien, haren ukondo saretuei, haren esku zikinei. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.
Mahukaburuak eta mendelak moztu ukondoak adabatzeko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 479. orr.
Bi mahukak tarrataturik baitzeuzkan ukondoetan, forradura aspalditik ateratzen zitzaiola handik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.
Bere sotana ukondoetako errautsak. Herria 2001-09-27
Inor ezin egon daitekeela teilatupe berean, ezta harengandik lau ukondora ere, inork ezin irakur dezakeela berak idatzitako edo argitaratutako paperik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 104. orr.
Oina gorputz osoko altueraren seiren bat da; ukondoak haren laurden bat hartzen du, eta bularrak berak ere beste laurden bat neurtzen du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.
Konturatu ziren, gainera, ukondo batek ere sei arra dituela, hau da, hogeita lau hatz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Esan zuen komeni zela dorrerik txikiena ere hirurogei ukondo altuerakoa egitea gutxienez, zabalean hamazazpi ukondo emanez. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Oholtza bakoitzak hiru ukondoko zirkuitua izaten zuen inguruan. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5110. orr.
Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean, 5 besabete garai eta 6 ukondo gizen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.
ukondo baten gainean (4); ukondo kolpe (3)
ukondoak belaunetan (4); ukondoak mahai gainean (4); ukondoak mahaian jarri (3)
ukondoaz jo (6); ukondoaz jo zuen (3)
ukondoen gainean (9)