Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jesusek Pedroren ukoak iragarri. Elizen arteko biblia Jn 13,36 tit
Pedroren ukoen iragarpena. - 0. orr.
Ez ahal zaitu uko baten beldurrak baratuko? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.
Zuhaurk erran izan didazu, jauna, ez niola uko bati beldurrik izan behar. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 133. orr.
Uko hori auhendatzeko Dancenyri izkiriatu nion. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 305. orr.
Ez ditu aipatu uko hori ematera eraman dituzten arrazoi materialak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 187. orr.
Uko hori aski dut ebasketa zilegia irudi dakidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 139. orr.
Uko horrek ez ninduen haserretzen, atsekabetzen ninduen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 320. orr.
Uko horren ondorioz jasan uste zuen durduzak haatik etorkizunean zentzatuko duela uste dut. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 115. orr.
Indibiduo-komunitate zerikusia batez ere, oposizio eta elkarren uko bezala hartzen da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.
Ukoaren suharrak, halako autoritate batengandik baitzetorren, eragin funtsezkoa izan zuen gaiari buruzko interes klinikoari azkena ematen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 46. orr.
Eta, iraganaren ukoak Estebanen ukoa zekarkiola, hala bihurtu behar izan zian jaun Albert Etxegoienek arbaso protestanta etxeko historiaren ardi beltza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.
Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.
Napoleon deserrian hil zen; Josefina uko hartuta hil zen; Karlos IV.a eta bere emaztea tronugabeturik hil ziren. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 63. orr.
Zer, andereño, niri erantzuteko ukoan setatua zara oraino! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 102. orr.
Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.
Nerea, ustez behintzat, uko garbia da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 118. orr.
Gutienekoa, nire uko tematiak pizten zion begi-bistako atsegina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.
Seta zaitez zeure uko krudeletan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.
Zeren zientzilari italiarrak uko itsu batekin ihardets baitziezaiokeen tribunalari, eta hala egin izan balu, goretsiko nuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.
Hala ere, aitak ukorik guztizkoena egina dio bere buruari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.
Indarkeriak ondorio onik ez duelako konbentzimendua, kristautasuna eta budismoa bezalako munduaren uko-erlijioen hastapenetan dagoela ematen du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 31. orr.
· Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen: haren egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa; identitate-uko txikitzaile eta ezereztailea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.
Diferentzia beti zemai eta etsaitasun eta elkar-uko terminoetan ulertzen da. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 163. orr.
Uko egin bezaio bere buruari, har beza bere gurutzea eta jarrai bekit. Elizen arteko biblia Lk 9,23
Biziari uko egitea zela, uko munduari. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 25. orr.
Harryk uko egin zion aitatasunari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.
Uko egiezu bertuteei, Eugeni! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.
Sozialixtek hogoita-hameka eta esku zuten aministiari uko egiteko eta ez dute holakorik egin. Herria 2002-07-18
Pobretasunak, Frantziskorentzat, ondasunei ez ezik, jabego orori uko egitea esan nahi du. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.
Nolanahi ere, markesak uko dagio Valmonten eskakizunari. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.
Ttipik baizik ez zion gonbidapenari uko egin, lana estakuru. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.
Henrike Borboikoa, haien fedeari uko eginda ere, inoiz ez zen gelditu protestanteak babestetik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.
Erlijio kristauari uko egiteko agindu zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 153. orr.
Etxebarrietaren garaian norberaren sakrifizioa egitasmo heroikoa zen; gaur egun, ordea, uko egin behar zaion tentazio besterik ez zaigu bilakatu sakrifizioa. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 51. orr.
Aurka egiten badidazue, niri obeditzeari uko eginez, zazpi bider gogorrago zigortuko zaituztet zeuen bekatuengatik. Elizen arteko biblia Lb 26,21
Hirugarren Reich hartan ariar arrazakoak ez zirenak mehatxatzen zituzten arriskuen aurrean, uko egin zion setati berak ere ihes egiteko aukerari. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 17. orr.
Nafarrak orduan uko egin zion Frantziako bere etorkizun distiratsuari. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 17. orr.
Bizitzen jakitea gehiegi jakiteari uko egitea da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.
Mutilak hasierako losintxak ahal bezala saihestu ditu eta ondoko proposamen zuzenei, berriz, argi eta garbi egin die uko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 35. orr.
Gogoratu amaiera eta egin uko gorrotoari. Elizen arteko biblia Si 28,6
Maizterren egoeraz urrikaldurik, uko egin zion alokairua igotzeari, ediktu militar batek horretara ahalbidetzen bazuen ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Uko egingo zenioke laguntza behar duen norbait etxean hartzeari? Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 201. orr.
Mutilak hasierako losintxak ahal bezala saihestu ditu eta ondoko proposamen zuzenei, berriz, argi eta garbi egin die uko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 35. orr.
Eskuaz egin zuen uko idazleak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 27. orr.
Nork nori egiten zion uko, haiek niri ala nik haiei? Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.
Zein atsegin handiari egiten dioten uko, oinaze hain txikiaren truke! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 205. orr.
Begien bistakoari ezin zion ez uko ez itzuri egin. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.
· Bere buruari uko neketsua egitea erabakia duenaren etsipenaz. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Azken urteotan bera ere susmagarri bihurtu da eta uko gogorra egin diote askok. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 96. orr.
Eskariei uko. Berria - Harian 2005-09-01
Berak uko, ordea, musu orori. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.
Paulok bere eskubideei uko. Elizen arteko biblia 1 Ko 9,1 tit
Nork bere buruari uko, Jesusi jarraitzeko. Elizen arteko biblia Lk 14,25 tit
Leiho guztiak itxita, sargoriari uko. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.
Bazen berarengan bortiztasun moduren bat ere, idealismo mota ezohiko bat, gainerako guztiok munduko tentazioen aurrean hain ahul egiten gintuzten hanpuruskeriei eta desirei uko eginarazten ziona. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.
Nazio batek inor oinordekotzatik kanpo utz badezake, are arrazoi beteagoz dauka edonori uko eginarazteko eskubidea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.
Esperantzaren urritasuna faltsukeriaz ezkutatzearen pareko zatekeen hori, eta ezin zuen halakorik egin, etorkizunaren esperantzari uko eginarazterik ez bazuen ere. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 189. orr.
Uko egiten duena nahiz uko eginarazten zaiona ezin kexatuko dira, Estatuak legea egin baitzezakeen haiek ondorengotzatik kanpo uzteko. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.
Bere buruari uko egite hark kezkatu egiten ninduen, gure familian nahiago izaten baitzen mutilek ikasketak amaituta izatea "bizitzako borroka-plaza latzera" irten aurretik. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Susmoak dauzkagu uko egite hauek, gutxi edo aski, lotuta daudela mugimendu nazionalistak iazko urriaz geroztik jasaten duen justizia jazarpenarekin. Berria - Mundua 2004-06-26
Hainbat eta hainbat kastuk adierazi izan du sabelpeko gozamenari uko egite antinaturalak bihotzeko eta adimeneko pozaldi delikatuagoak dakartzala ondorioz. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.
-Ikusiko diagu hain koldarrak izanen direnetz espainolak indarka sartuko direnean! -aldarrikatu zuen prokuradoreak, Uztaritzeko azken topaketa haietarik batean, armadan sartzeari uko egite orokorra aipatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 179. orr.
[5] betetzeari uko egin (9); biltzeari uko egin (5); egoteari uko egin (5); emateari uko egin (8); emateari uko egiteagatik (8); emateari uko egiten (7); eskaerari uko egin (6); eskaintzari uko egin (5); fedeari uko egin (6); gobernuak uko egin (7); guztiari uko egin (5); guztiei uko egiten (5); hartzeari uko egin (27); indarkeriari uko egin (9); inoiz uko egin (6); izateari uko egin (18); izateari uko egiten (5); janariari uko egin (6); jartzeari uko egin (5); joateari uko egin (9); jokatzeari uko egin (11); karguari uko egin (16); negoziatzeari uko egin (12); nortasunari uko egin (5); ordaintzeari uko (8); ordaintzeari uko egin (6); orori uko (10); parte hartzeari uko (27); presidenteak uko (7); presidenteak uko egin (7); proposamenari uko egin (5)
uko egitea erabaki (9); uko egiteko eskatu (6); uko egiteko prest (20)