Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hurrengo batean ere ukitze, laztantze eta jolas horietara joko du, atsegin baititu, sentipen berriak eta plazerezkoak baitira. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 24. orr.
Ferekak, ukitzeak, zirriak, hezetasunak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.
Haragi bizitan ukitzen baduzu, nahiz eta puntutxo ñimiño batean izan, puntu hori gorputzaren osotasunean ia nabaritzen ez bada ere, arima oso-osorik ohartuko da ukitze horretaz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 389. orr.
Lumaren ukitze bakoitzak zorion-astindu bortitzak eragin zizkion emaztekiari. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 130. orr.
Kilikagarria zitzaidan osaba maitagarriarekiko ukitze eta kontaktu oro. Aitor Arana «Onan», 2000 - 0. orr.
Eta azal hartan barrena, zenbat bide eta bideska hauteman nituen, guztiak ere hatzez eta ukitzearen ukitzez ibiltzekoak izan zitezkeenak edo bista hutsez. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 486. orr.
Bere ondotik igarotzean, Ellenek mutilaren ukitze arina sumatu zuen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.
Laztan bat izan zen, ukitze goxo baino goxoago bat, igurtzi arin baino arinago bat burmuina leherrarazi zidana. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.
Akusatuak ukitze lizunak egin zizkien. Berria - Euskal Herria 2006-01-19
Esaten zutenez, nazka ematen zion kristal lodiko edalontzi bat ukitze hutsak. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.
Zer interes ote du lehen neskaren bularra ukitze hutsarekin hazia isurtzen duen gaztetxo herren baten historiak? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.
Kolibri disekatu bilduma bat, zeinak ukitze hutsaz hauts bilakatu baitziren. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.
Bestela, ukitze soila heriotzaren aski eragile litzateke, ez bailegoke gorputz iraunkorreko ezer, zeinaren bilbea indar aparteko batek desegin beharko lukeen. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.
Mahaira eseri ginenean, tikek eta buru gainean zeukan kristalezko lanpara-estalkiaren ukitze konpultsiboek behin eta berriz galarazten zioten Bennetti arreta. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.
Apailuaren lehenengo eginkizuna ikuslearen espazioaren eta irudiaren espazioaren [...] arteko ukitze contra natura hori kudeatzea da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.
Gorpuztasuna baztertzean, espazioa ere baztertzen da, eta, beraz, zentzugabea da hurbiltze edo hurrantzeaz mintzatzea, urruntze, atxikitze, hastantze, ukitze edo jarraikitasunaz den bezala. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.
Jainkoaren eskua eta gizonarena, elkar ukitzeko zorian, eta ukitze horrek mugarri bat markatuko zuela iruditzen zitzaidan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 185. orr.
Gizakiaren bizitza existentziaren zirkunferentziaren ukitze-gunean ihesbide bat sortzeko ahalegina da, hain zuzen, existentzia berezi bat eraikitzeko seta. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.
Ukitze-sentipen lauso bat baino askoz gehiago da entzumena. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.
· Baloi ukitze batzuk egin zituzten, eta luzaketak. Berria - Kirola 2004-05-28
ukitze hutsak (3); ukitze hutsarekin (4)