Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ukitutxo 1 iz ukitu txikia.

Beraz, ukitutxoak eta ukitutxoak egin zizkioten, eta gero ukitu gehiago ere egin zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

Ukitutxoak egiten dizkiote elkarri aurreko zein atzeko hankatxoekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Lunetei ukitutxo bat eman die, eskularruak jantzi ditu, hiriaren azalean barrendu da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 144. orr.

Musuzapiaz ukitutxo arinak egiten zizkien begiei, mugimendu oro doi-doi neurtzen ahaleginduz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

Ernest Weldonen emaztea harat-honat zebilen egongela txukun ordenatuan, emakumezkoen ukitutxo horietako batzuk emanez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

Argi-oilar bat, esnea bezain zuria, garezurrean tente hiru luma hori argi zituena eta barrualdeko itsatsean, berriz, arrautza koloreko ukitutxo bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Banuen delikadeziazko ukitutxo eme hori, gero futbol-zelaietan batere igartzen ez zitzaidana.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 142. orr.

Porruak garbitu, azenarioa zuritu eta txikitu, patatekin berdin, eta azkenik bere ukitutxoa: tomate gorri bat azal barik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako batean isilean, xuxurla moduan, labekada berri bat agertzen da auskalo zerk bultzatua (ondo egindako aurrelana, zori helezina, magia ukitutxoak...).  Berria - Kultura   2004-09-17

Neska haren familia osoak zuen halako anormal-ukitutxo bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus