Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oinetakoaren barruko azalaren ukipenak, luzaroan, orkatila urratu eta zauriak sortu zizkidan alderik bigunenetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.
Eskua lasaitu zuen, ukipena ahalik eta nabariezinena izan zedin. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.
Bere artean egin zuen, ilaje beltza leuntzen zuen bitartean, ukipen hura irudipen hutsa zela eta kristal batek bereizirik bezala zeudela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.
Oinetakoaren barruko azalaren ukipenak, luzaroan, orkatila urratu eta zauriak sortu zizkidan alderik bigunenetan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 170. orr.
Elkar erasaten duten gorputzen arteko ukipena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.
Gizonaren ezpainen ukipen bakoitzak halako dardara elektriko batez zeharkatzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.
Orduan ohartu zen, ordu arte ez bezala, gizonaren gorputzaren ukipenaz, izan ere guztiz itsatsia baitzuen, eta haren beroaz jakitun egin zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.
Aristotelesen aburuz, Lehenengo Motorraren transzendentzia ez da aise adosten munduaren deskribapen mekanikoarekin [...], higitzeko, sakatzeko edo tiratzeko ukipenen bat behar da eta. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.
Mutur hotz batek igurtzi zion masaila, eta haren ukipenaz bere arimak jauzi egin zuen presentera. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 57. orr.
Ezin eutsizko premia sentitzen nuen berriro hura eskuetan hartzeko, ukitzeko, ukipen hotz, labain, haserregarri, erogarri, zoragarri hark berriro gaixotzeraino suhar nintzan. Ahaztuta neukan ia-ia bi soinen arteko ukipen beroa zer den. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 200. orr.
Ez dakit zerk eragin zidan une hartako zirrara, ezusteko ukipen epelak edo mezuak berak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 284. orr.
Gure azal hotzikaratua haren ukipen umela saihesten saiatzen zen. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 169. orr.
Bai ukipen zoragarria! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.
Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion. Begian ukipen-lente bat ipini. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.
Erakusketa: "Ua lenga, l'Occitan" eta "Euskal Herriko aurpegiak" ukipen pantaila. Herria 2004-03-25
Klitoria ingeniaritza lan bikaina dugu, ukipen errezeptorez eta nerbio bukaeraz josia. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.
Gure larruazal guztian zehar daude ukipen eta laztan errezeptoreak, baina are gehiago genitaletan. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.
Ukipen korpuskulu horiek gure larruazalean zehar ez daude modu homogeneoan banatuta. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.
Nik zurekin nuen begi-ukipena hautsi zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 260. orr.
Eskema kanonikoari men egin gabe, autore ustez bigarren mailako batengan halako ukipen-puntu, hunkipen-puntu ezkutuak bilatzen dituzu. «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.
g eta n kantitate homogeneo gisa hartzen diren artean, ez da ulertzen zergatik diren desberdinak, g-n ukipenak dakartzan ondorioak, eta n-g-ak ekarriko lituzkeenak. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.
ukipen errezeptore (3); ukipen errezeptoreak (3); ukipen errezeptorez (3)