Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizakiok elkar ukitzeko premia daukagu; ukimena hizkera modura erabiltzen dugu, eta baita desioa, eszitazioa eta plazera iratzartzeko bitarteko modura ere. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.
Hasieran, ukimena, entzumena eta ikusmena lantzea da egokiena; behin 6 hilabetetik aurrera mugikortasuna handiagoa da, eta psikomotrizitatea lantzea komeni da. Berria - Euskal Herria 2004-12-17
Piztiak, berriz, ikusten, entzuten eta objektu gorpuzdunen presentzia usaimenez, dastamenez, ukimenez sumatzen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.
Zergatik egotzi zaizkion Jainkoari entzumena, ikusmena eta usaimena, eta ez dastamena eta ukimena; pentsamendua bai, baina ez irudimena. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 115. orr.
Halakoetan ia banaezina da Francorentzat ikusmen, entzumen, ukimen nahiz usaimenaz bereganatutakoa, eta haurtzaro-haurtzaroko esperientzia konplexu eta zenestesikoen gisara etortzen zaizkio gogora, "egoera perfektuen istanteko lekukotasunak". Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.
Ondorio hau atera zuen A New Theory of Visionen: ez zela inolako lotura ezinbestekorik ukimenaren eta ikusmenaren munduen artean; esperientziaren bidez baizik ezin zela ezarri bien arteko lotura. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.
Demagun gizon bat itsua dela jaiotzatik, eta, heldua delarik, kuboa eta esfera ukimenaz bereizten erakutsi zaiola. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.
Sentsazio anitz biltzen dira horretan, hala ikusizkoak nola ukimenezkoak, nahiz usaimenezkoak nahiz dastamenezkoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.
Ikuspen optikoaren eta ikuspen "haptikoaren" (edo "ikusmenezko ukimenaren") arteko banakuntza. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.
Jainkoari egotzi zaizkion ukimen-organoei dagokienez ondoko adibideotan islatzen dira: [...]. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 112. orr.
Argi frogatu da, bestalde, braillez irakurtzen duten itsuengan, agerbide izugarri handia duela irakurtzeko hatzak garun-azalaren ukimen-aldeetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.
Operatu aurretik oso bestelako ideia nuen espazioaz, eta banekien objektu batek ukimen-puntu bakar bat bete zezakeela. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.
Bezero asko zituen -liluragarria da aditzea zer-nolako ukimen-xehetasunez deskribatzen dituen-. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.
Ukimen animaliak gara; bizitzeko, beharrezkoa dugu uki, laztan eta musuka gaitzaten, baita bizkarrean hazka egin diezaguten. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.
Beraz, ukimen- eta mugimen-kontzeptutzat zeukan zenbakia gogoan; ez, ordea, ikusmen-kontzeptutzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 134. orr.
Larruazalaren ukimena duen dardaragailu bat. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.
-Gure dendako zapata-pareek duten berezitasun bat ukimena da. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 133. orr.
Musuak ukimenezko estimuluak dira, eta musuak ematerakoan [...] zaporeak eta usainak ere hartzen ditugu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.
Lehenik eta behin [...] espazioa gure ikusmenezko eta ukimenezko sentsazioei, biei, dagokielako batera. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 205. orr.
Ikusmenezko pertzepzioari buruzko espekulazio intelektual soilean ez baina pertzepzio horien eta ukimenezko pertzepzioen arteko konbinazioan oinarritzen den objektuaren ikusmolde errealista. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.
Artearen bilakaera (mendebaldeko artearen bilakaera, jakina) "ukimenezko" ikuspenaren eta "ikusmenezko" ikuspenaren eraginaren arabera gertatu dela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.
Hitzezkoa ez den hizkuntza ere oso garrantzitsua dela oso kontuan izan dut beti, batez ere gorputzaren hizkuntza, ukimenezkoa. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.
Espazioaren kontzeptuaren jatorria ikusmenezkoa adina da, beraz, ukimenezkoa eta kinesikoa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.
Baginan ez dago eszitazio eta plazeraren errezeptore sentikorrik -ukimenezkorik-, eta klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.
Beste muturrean, polo haptikoa (ukimenezkoa) dago, hurbileko ikuspenari dagokiona. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 105. orr.
Errealitatearekiko erlazio ikusmenezko baino areago ukimenezko batean oinarritzen diren arte moduen artean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 116. orr.
Sentsazio anitz biltzen dira horretan, hala ikusizkoak nola ukimenezkoak, nahiz usaimenezkoak nahiz dastamenezkoak. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 73. orr.